→Galdakao

Artisautza, gastronomia, kale animazioa eta magia, Galdakaoko Erdi Aroko VI. Azokan

Maiatzaren 31tik ekainaren 2ra bitartean Erdi Aroko Azoka izango da Galdakaon, Agirre Lehendakariaren plazan.

Argazkia: GBGE

Maiatzaren 31tik ekainaren 2ra bitartean Erdi Aroko Azoka izango da Galdakaon, Agirre Lehendakariaren plazan. Estatuko alde guztietatik etorritako artikuluak, hala nola, artisautza eta gastronomia, egongo dira salgai. Era berean, jarduera desberdinak ere antolatuko dituzte: Oliver Magoaren ikuskizuna (ekainak 1, 13:30), diskofesta (ekainak 1, 19:30), arte martzialen erakustaldia (ekainak 2, 12:30) eta hiru egunetan zehar izango direnak: kale animazioa eta errementaritza erakusketa.

Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkarteak (GBGE) antolatzen du Erdi Aroko Azoka Galdakaoko Udalaren laguntzarekin eta aurtengoa seigarren edizioa da. Azokak kutsu solidarioa du eta proiektu sozialak iraunkortasunez aurrera eramateko dirua lortzeko helburua du.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak