→Galdakao

‘Euskara zine aretoetara’ programan parte hartuko dute Galdakaoko 2.000 ikaslek

Ikus-entzunezkoetan euskararen presentzia sustatzeko asmoarekin ‘Euskara zine aretoetara’ programa jarriko du martxan beste urte batez Galdakaoko Udalak.

Maiatzera bitartean ikasleek sei film ikusiko dituzte eta ikasgeletan unitate didaktikoa landuko dute // Argazkia: Geuria

Ikus-entzunezkoetan euskararen presentzia sustatzeko asmoarekin Euskara zine aretoetara programa jarriko du martxan beste urte batez Galdakaoko Udaleko Hezkuntza eta Euskara Zerbitzuak. Maiatzaren 13ra bitartean Galdakaoko Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 2.000 ikasle inguruk sei film ikusiko dituzte: Sagu eta Pagu, Asterix eta Obelix, Grufalo, Albert, Zipi-zape eta A zer nolako heroia.

Film bakoitzak unitate didaktikoa du ikasleek ikasgeletan lantzeko: “Helburua da euren aisialdian ere horrelako eskaintzetara ohitzen joatea eta, bide batez, zinemaren bitartez balioen hezkuntzan laguntzea. Horretarako, eta azken alde honetan inziditzeko, ikasleei fitxa didaktikoak eta ariketak banatuko zaizkie, ikasgelan landu ditzaten”, dio Errupin Jauregi arloko zinegotziak.

Euskara zine aretoetara programak 23. edizioa beteko du aurten. Lehenengo urtean 450 ikaslek hartu zuen parte.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak