→Galdakao

Euskaraldia Galdakao | Milaka ahobizi eta belarriprest euskararen alde

2.000 herritar baino gehiagok eman du izena Galdakaon Euskaraldia ekimenean parte hartzeko. Guztira, 2.152 galdakoztar arituko dira euskararen alde.

2.000 herritar baino gehiagok eman du izena Galdakaon Euskaraldia ekimenean parte hartzeko. Guztira, 2.152 galdakoztar arituko dira euskararen alde: 1.580 ahobizi eta 572 belarriprest. Hego Uribe eskualdeari dagokionez, izen-emate gehien jaso dituzten herria da Galdakao.

Hasierako hamaikakoa osatuta, Galdakaoko hainbat elkartek eta norbanakok bat egingo dute azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean Euskaraldiarekin. Besteak beste, Barandiaran AEK euskaltegiko irakasle zein ikasleak, Galdakaoko Irakurketa Taldeko kideak, Galdakao Gogora elkarteko kideak, Galdakao Boleibol Taldea, Andra Mari Lanbide Heziketako irakasleak, Elexalde Institutuko irakasleak, Eguzkibegi Ikastolako langileak eta irakasleak, Udal Euskaltegiko irakasleak eta ikasleak, Bengoetxe ikastetxeko irakasleak, Areto Dantza Elkartea, Urreta ikasketxeko Guraso Elkartea, Peña Santa Cruz Elkarteko kideak edota Udaleko talde politikoak.

Hamaika elkarte Euskaraldiarekin bat

Barandiaran AEK Euskaltegiko ikasleak // Argazkia: Euskaraldia Galdakao

Galdakao Gogora elkarteko kideak // Argazkia: Euskaraldia Galdakao

Eguzkibegi Ikastolako langileak // Argazkia: Euskaraldia Galdakao

Elexalde Institutuko irakasleak // Argazkia: Euskaraldia Galdakao

Udal Euskaltegiko ikasleak eta irakasleak // Argazkia: Euskaraldia Galdakao

Eguzkibegi Ikastolako ikasleak eta gurasoak // Argazkia: Euskaraldia Galdakao

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak