→Galdakao

Dagoeneko 1.394 galdakoztarrek eman dute izena Euskaraldian parte hartzeko

galdakao euskaraldia 2018 hamaikakoa 0

Dagoeneko 1.394 lagunek eman dute izena Galdakaon, Euskaraldian parte hartzeko: 1.078 ahobizi eta 316 belarriprest.

Galdakaoko Euskaraldiako Hamaikakoaren aurkezpena // Argazkia: Geuria

Dagoeneko 1.394 lagunek eman dute izena Galdakaon, Euskaraldian parte hartzeko: 1.078 ahobizi eta 316 belarriprest

Azaroaren 23an emango diote hasiera Euskaraldia ekimenari Euskal Herriko hainbat udalerrietan, eta 11 egun euskaraz aritzeko erronkari eutsiko diote herritarrek abenduaren 3ra arte. Galdakaon dagoeneko 1.394 lagunek eman dute izena dinamika sozial honetan parte hartzeko: 1.078 ahobizi eta 316 belarriprest.

Euskaraldian parte hartzeko oraindik izena emateko epea zabalik dago Euskaraldiako webgunearen bitartez. Era berean, Galdakaon antolatu dituzten ekitaldietan jarriko dituzten mahaietan ere izena emateko aukera egongo da.

Txapa banaketa

Ahobizi zein belarriprest izena eman, Euskaraldian parte hartuko dutenek txapa bat eraman beharko dute soinean 11 egunez, azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean. Galdakaon azaroaren 16tik aurrera banatuko dituzte ahobizi eta belarriprest txapak ondorengo lekuetan: Torrezabal Kultur Etxean, Urretako kiroldegian eta Euskaraldiko batzordeak antolatutako ekitaldietan.

Galdakao Euskaraldia

Azaroak 16, ostirala
19:00 Kale animazioa, bertsolariak eta Galdakao Kantari Iturriondo plazatik. Ondoren, Urretan (20:00) eta Santi Brouard plazan (21:00)

Azaroak 17, larunbata
18:00 Ipuin kontalaria Gandasegin: Euri artean (5-10 urte)

Azaroak 18, igandea
09:15 Mendi irteera Kurtzeatik
13:00 Salda eta txorizoa doan denontzat Kurtzea plazan

Azaroak 22, osteguna
18:00 Hizkuntza ohituretan eragiteko trebakuntza saioa Udal Euskaltegian
19:30 Berbalagun aurkezpen jaia Ganguren tabernan

Azaroak 23, ostirala
Euskaraldiaren hasiera Iturriondo plazan:
17:00 Umeentzako tailerrak
18:00 Txokolatada
18:30 Hasi da Euskaraldia ekitaldi-aurkezpena
19:00 Gazteentzako Herri Kirolak
20:00 Trikipoteoa Iturriondotik
21:00 Esaldi zaharren lehiaketako sari banaketa
21:30 Kontzertuak: Akabu + Ziztada and Rlantz + Parrapas erromeria

Azaroak 24, larunbata
13:15 Kalejira Galdakaoko Musika Bandarekin Torrezabaletik Iturriondo plazaraino
19:00-21:00 Dantza saioa Areta Dantza Elkartearen eskutik Iturriondo plazan

Azaroak 25, igandea
12:00-14:00 Inaxio Perurena harri-jasotzailearen erakustaldia Iturriondo plazan. Ondoren Herri Kirolak familiarentzat

Azaroak 28, asteazkenena
17:00 Umeentzako tailerrak Iturriondon (3-8 urte)
19:00 Hitzaldia Udal Euskaltegian: Euskarak be badauko umorea!, Manu Etxebarria

Azaroak 30, ostirala
19:00 Euskal Dantzen ikastaroa Iturriondo plazan ume, gazte eta helduentzat

Abenduak 1, larunbata
12:30 Andra Mari eta Eltziegoko Dantza Taldeen saioa Iturriondo plazan

Abenduak 2, igandea
12:00-14:00 Euskal Truke Merkatua Iturriondo plazan

Abenduak 3, astelehena
10:00 Mintzodromoa Torrezabal Kultur Etxean
20:00 Gure oroitzapenak filmaren proiekzioa Torrezabal Kultur Etxean

Usansolo Euskaraldia

Azaroak 23, ostirala
20:00 Euskaraldiari hasiera ematea Unkina plazan.
20:30 Txistorrada Unkina plazan
21:00 Trikipoteoa
22:30 Kontzertu akustikoa Unkina plazan: Akabu

Abenduak 3, astelehena
17:00 Umeentzako tailerrak Ludotekarekin
19:30 Euskaraldiaren amaiera

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak