→Galdakao

Ibaizabal saskibaloi taldeko neska kadeteek Euskal Ligan jokatuko dute

Euskoart Ibaizabal saskibaloi taldeko kadeteek Euskal Ligara igotzea lortu dute. Joan den asteburuan A1 Euskal Ligara igotzeko fasea jokatu zuten Urretan.

Euskoart Ibaizabaleko neskak garaipena ospatzen // Argazkia: Ibaizabal ST

Euskoart Ibaizabal saskibaloi taldeko neska kadeteek Euskal Ligara igotzea lortu dute. Joan den asteburuan, urtarrilaren 26an eta 27an A1 Euskal Ligara igotzeko fasea jokatu zuten Galdakaoko neskek Urretan. Askartza, Ordizia eta Marianistak taldeek ere igoera fasea jokatu zuten.

Larunbateko jardunaldian Marianistak taldea izan zuen aurkari Ibaizabalek eta 75-29 gailendu ziren galdakoztarrak. Igandean Askartzaren kontra jokatu zuen Galdakaoko taldeak eta “infartu-amaiera” batenean, 52-49 irabazi zuten Ibaizabaleko neskek. “Helburua beteta, A1 Euskal Liga dugu zain. Erronka berriei begira jarri behar gara oraingoan”, diote taldeko arduradunek.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak