→Galdakao

Osetia eta Ruanda izango dira aurten Galdakaoko Folklore Bizian jaialdian

galdakao folklore bizian 2018 osetia

Uztailaren 18tik 20ra bitartean itzuliko da Folklore Bizian jaialdia Galdakaora. Aurten Osetiako Goretz eta Ruandako Inyamibwa taldeak etorriko dira.

Osetiako Goretz folklore taldea // Galdakaoko Udala

Uztailaren 18tik 20ra bitartean itzuliko da Folklore Bizian jaialdia Galdakaora. Aurten Osetiako (Errusiaren eta Georgiaren artean banatuta) Goretz taldea eta Ruandako (Afrika) Inyamibwa taldea etorriko dira gurera. Era berean, Galdakaoko Andra Mari eta Usansoloko Oinarin dantza taldeek ere parte hartuko dute, aurreko edizioetan bezala.

Folklore Bizian jaialdia Andra Mari Dantza Taldeak antolatzen du, Galdakaoko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Folklore Bizian 2018

Uztailak 18 + 19
20:30 Goretz (Osetia) + Inyamibwa (Ruanda) + Andra Mari (Galdakao). Kurtzea

Uztailak 20, ostirala
20:30 Goretz (Osetia) + Inyamibwa (Ruanda) + Oinarin (Usansolo). Unkinako kiroldegia

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|