→Galdakao

Kalakan, bertso jaialdia eta Errusiako Ballet Gaztea izango dira Galdakaon, Gabonetan

Errege Magoen kabalgata iaz Galdakaon // Argazkia: Geuria

Galdakaoko ahoz ahoko azokaren irekierarekin ekingo diote Galdakaon Gabonetako programari. Olentzero, Mari Domingi eta Errege Magoei harrera egiteaz gain, nabarmentzekoak dira, besteak beste: Kalakan taldearen kontzertua (abenduak 28), bertso jaialdia (abenduak 23), Errusiako Ballet Gaztearen ikuskizuna (abenduak 30), robotika tailerrak (abenduak 26-28) eta Gabonetako Haur Parkea (abenduak 27-30).

Galdakaoko Udaleko Kultura, Gazteria eta Kirola eta Hezkuntza eta Euskara arloek antolatu dute Gabonetako programa udalerriko elkarteen laguntzarekin (Centro Extremeño La Morenita, Patakon Kultur Elkartea, Andra Mari Dantza Taldea, Kapitximeko Auzokide Elkartea, Galdakaoko Topaguneak, Galdakaoko Ludotekak, Dendari Elkartea, Lehengu Zumba, Argizai Eskaut Taldea, Bengoetxeko Auzo Elkartea eta Gazteberri Kultur Elkartea).

Gabonak 2018 Galdakao – Egitaraua

Abenduak 19-23
Galdakaho ahoz ahoko azoka. Egitaraua osorik hemen irakurgai

Abenduak 22, larunbata
19:00 Gabon Kanten eta Extremadurako Folklorearen XXIII. Jaialdia Torrezabal Kultur Etxean

Abenduak 23, igandea
18:30 Bertso jaialdia Torrezabal Kultur Etxean: Jone Uria, Nerea Ibarzabal, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina eta Amets Arzallus. Gai-jartzailea: Arkaitz Estiballes. Sarrerak: 6 euro, 4, 5 euro (Torrezabaleko bazkideak, Gazte Txartela eta ikasleak)
22:00 Zinema: Dantza. Torrezabal Kultur Etxea. Sarrera: 4,50 euro

Abenduak 24, astelehena
11:00-13:00 Olentzerorekin gosaria Tximelarre Goikoako Jubilatuen egoitzan
12:00 Olentzero eta Mari Domingi Usansolon, Meatzetan.
16:30-18:00 Olentzero eta Mari Domingiren harrera Kurtzeako plazan. Ondoren, kalejira herritik
17:30-19:00 Olentzerok opariak banatuko ditu Usansolon, Unkina plazan

Abenduak 26, asteazkena
12:00-13:30 Robotika tailerra Ludoteketan (7-11 urte): Lego WeDo+Schartch
17:30-19:00 Robotika tailerra Usansoloko Topagunean (11-15 urte): Gitarra elektrikoa

Abenduak 27, osteguna
12:00 + 17:00 Zinema euskaraz: Horman erlojua duen etxea. Torrezabal Kultur Etxea. Sarrera: 3,50 euro
12:00-14:00 + 16:30-20:30 Txu-txu trena Kurtzeko plazatik
17:30-19:00 Robotika tailerra Indarra Topagunean (11-15 urte): 3D teknologian diseinatu eta 3D inprimagailua erabili

Abenduak 27-30
11:30-14:00 + 16:30-19:30 Gabonetako Haur Parkea Elexaldeko kiroldegian. Autobus zerbitzua Ardanza parketik

Abenduak 28, ostirala
12:00-14:00 Txu-txu trena Kurtzeko plazatik
16:30-20:30 Txu-txu trena Usansolon, Oletxe kalean
17:30-19:00 Robotika tailerra Aperribai Topagunean (11-15 urte): Gitarra elektrikoa
19:00 Zumba masterclass solidarioa Urreta kiroldegian. Dohaintzan emateko: higienerako eta garbitzeko produktuak
21:00 Kontzertua Torrezabal Kultur Etxean: Kalakan, Elementuak. Sarrerak: 12 euro, 9 euro Torrezabaleko bazkideak, 11 euro Gazte Txartela, +65 urte, ikasleak eta taldeak

Abenduak 30, igandea
18:00 Balleta Torrezabal Kultur Etxean: Ballet Ruso Juventud. Sarreak: 8 euro helduak, 6 euro haurrak eta bazkideak, 7 euro Gazte Txartela, +65 urte, ikasleak eta taldeak

Urtarrilak 2, asteazkena
17:30-20:30 Beldurraren pasabidea Plazakoetxen

Urtarrilak 3, osteguna
12:00 + 17:00 Zinema euskaraz: Ploey. Sarrera: 3,50 euro

Urtarrilak 5, larunbata
18:00 Errege Magoen kabalgata Kurtzeko plazatik Bengoetxeko elizara
Txokolatada
19:00 Errege Magoen kabalgata Usansolon, tren geltokitik Unkina plazara

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak