→Galdakao

Mozambiken eskola bat eraikitzeko 8.600 euro bildu dituzte Galdakaon

Hamar urtetik gora dira Galdakao eta Mozambike elkartuta daudela. Bertan, galdakoztarren laguntzaz helburu solidarioak betetzen dira, eta besteak beste, ‘Galdakao’ Nutrizio Gunea eraiki ondoren, oraingoan Lalaua herrian haur eta gazteentzako eskola bat eraikitzea da asmoa. “Lalaua-Mozambikeko ume eta gazteek ez dute eskolarik, eta non ikasi ez badute ezin dute aurrera egin”, diote proiektuko sustatzaileek. ‘Construyendo Mozambike-Lalaua eraikiz‘ da proiektuaren izena.

Lalauan eskola eraiki ahal izateko helburuarekin hainbat ekintza ezberdin antolatu dituzte Galdakaon: Mundu Bat elkartearen eskutik urteroko merkatu txikia jarri dute, Galdakaoko Unitate Pastoralak Gabonetako loteria saldu du eta Argizai Eskaut Taldeak ere dirua jaso du. Guztira, guztien artean 8.600 euro lortu dituzte.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak