→Galdakao

Gari&Maldanbera taldeak ‘Beste denbora batean’ lana dakar gaur Torrezabalera

Gaur, maiatzak 3, Gari abeslaria dator Galdakaora Maldanbera bere taldearekin. Beste denbora batean euren bigarren diskoa aurkeztuko dute Torrezabalen.

Oraindik sarrerak salgai daude // Argazkia: Galdakaoko Udala

Maiatzean musika kontzertuek aurrera darraite Torrezabal Kultur Etxean. Apirilaren 13an Koiu, Modus Operandi eta Hesian taldeen kontzertuak izan ondoren, gaur, maiatzak 3, Gari abeslaria dator Galdakaora Maldanbera bere taldearekin. Beste denbora batean euren bigarren diskoa aurkeztuko dute Torrezabalen.

Disko berriak zortzi abesti ditu eta diskoaren beraren esentzia zuzenekora eramango du taldeak. Era berean, kanta berriak bakarlari ibilbidean egin dituen beste klasiko batzuekin nahastuko ditu Garik, gertuko eta kalitate handiko kontzertu intimo batean. Kontzertua 21:00etan hasiko da.

Ainhoa Cantalapiedra, 18an

Maiatzaren 18an Ainhoa Cantalapiedra herrikideak eskainiko du kontzertua Torrezabal Kultur Etxean. Mexikotik itzuliko da Galdakaora Cantalapiedra eta bere ibilbidean zehar kaleratutako abestiak eskainiko ditu. Aurretik Galdakao bertoko talde bat arituko da 21:00etan, telonero bezala.

Gari&Maldanbera eta Ainhoa Cantalapiedraren kontzertuak jesarlekuekin izango dira. Bi kontzertuetarako sarrerak orokorrak 12 euroan daude salgai. Torrezabaleko bazkideek 9 euro ordainduko dituzte, eta 65 urtetik gorakoek, langabeek, gazte txartela dutenek eta taldeek 11 euro.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak