→Galdakao

Paella txapelketa, herri bazkaria eta kontzertuak Galdakaoko Gazte Egunean

galdakao gazte eguna 2017 argazkia aitzol zamalloa

Maiatzaren 5ean ospatuko da Galdakaon Gazte Eguna. Egun osoko egitaraua antolatu dute, 10:30etik aurrera Kurtzeko plazan.

Iazko Gazte Eguna // Aitzol Zamalloa

Maiatzaren 5ean ospatuko da Galdakaon Gazte Eguna. Egun osoko egitaraua antolatu dute eta besteak beste, paella txapelketa, herri bazkaria, elektrotxaranga eta kontzertuak izango dira 10:30etik aurrera Kurtzeko plazan.

Galdakaoko Gazte Eguna 2018 – Egitaraua

Maiatzak 5, larunbata
10:30 Mural margoketa
12:00 Paella txapelketaren hasiera
15:00 Herri bazkaria eta bazkaloste akustikoa: Osterabe
18:00 Traka-traka Elektrotxaranga
21:00 Kontzertuak: The Guilty Brigade + Otuz + Zirkinik Bez! + DJak Topa Antzokian (Oleaktiff eta Tiffborn)

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak