→Galdakao

Euripean, Gaztetxearen aldeko manifestazioa egin dute Galdakaon

Maiatzaren 7an Galdakaoko Gaztetxe berria hutsarazi eta zenbait kide identifikatu ondoren, Gazte Mugimenduak zenbait ekintza antolatu ditu aste honetan. Gaur, maiatzak 9, manifestazioa egin dute ‘Galdakaoko Gaztetxea aurrera’ lemapean. Euria izan arren, ehun lagun inguru atera dira kalera. Besteak beste, Galdakaoko gazteez gain, Arrigorriagako eta Basauriko gazteak ere izan dira manifestazioan. Bihar Gaztetxearen aldeko kalejira egingo dute 20:30ean Santi Brouard plazatik.

Argazkia: J. Gomez

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak