→Galdakao

GBGE Elkarteak boluntario europarrak hartzeko aukera du, kalitatezko zigilua jaso ondoren

Europar Batzordeak eratu berri duen Europako Elkartasun Taldeko kide izango da Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkartea.

Besteak beste, elikagai bilketa egiten dute GBGEko boluntarioek // Argazkia: GBGE

Europar Batzordeak eratu berri duen Europako Elkartasun Taldeko kide izango da Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkartea

Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkarteak (GBGE) Europako boluntariotza proiektuetarako kalitatezko zigilua jaso du. Horrek esan nahi du hemendik aurrera boluntario europarrak jasotzeko aukera izango duela elkarteak, Euskadin bertan proiektuak garatzen jarraitzeko. Modu horretan, Europako Batzordeak eratu berri duen Europako Elkartasun Taldearen barruan harrera entitate izango da GBGE Elkartea. Harrera entitate izateko eskaera egin zuen Europako Elkartasun Taldean eta horrek kalitatezko zigilua eman dio boluntario europarrak jasotzeko: “Europa osoko boluntarioek GBGE Elkartetik Euskadin garatzen ditugun proiektuetan parte hartzeko aukera izango dute hemendik aurrera”, diote GBGEtik.

Gaur egun 160 boluntario baino gehiago ditu GBGEk, eta besteak beste, Galdakaoko Gizarte Zerbitzuen bitartez udalerriko familia behartsuenen artean elikagaiak banatzeaz arduratzen da. “Hilero 4.000 kilo elikagai eta higiene produktu banatzen dizkiegu 360 laguni”, diote. Era berean, GBGEk martxan jarri dituen beste proiektuen artean daude: Hozkailu Solidarioa (Espainian zehar dagoeneko 24 hozkailu jarri dituzte) eta Mongolian garapenerako lankidetza proiektua.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak