→Galdakao

250 atleta aterako dira Galdakaotik, Gernika-Bilbao Running lasterketan

galdakao gernika bilbao running 2017 argazkia facebook gernika bilbao running

Urriaren 7an, igandez, ospatuko da Gernika-Bilbao Running lasterketa. Aurrekoetan bezala lau irteera izango ditu: Gernika, Zornotza, Galdakao eta Basauri.

Iazko irteera Galdakaotik // Argazkia: Gernika-Bilbao Running

Urriaren 7an, igandez, ospatuko da Gernika-Bilbao Running lasterketa. Aurten hirugarren edizioa da eta aurrekoetan bezala lau irteera eta hortaz, lau distantzia izango ditu: Gernika, Zornotza, Galdakao eta Basauri. Helmuga, ordea, bakarra izango da: Bilbo. Hasiberriak Basauritik irtengo dira (8.900 metro), korrikalari konprometituenak Galdakaotik (11.000 metro), beteranoenak Zornotzatik (21.000 metro) eta trebatuenak Gernikatik (35.000 metro).

Galdakaotik 250 korrikalari irtengo dira. Abusu eta Zabalgane igarota, Ardanza parkean sartuko dira korrikalariak eta gero Juan Bautista Uriarte kaletik jaitsiko dira Plazakoetxeraino, Basauri aldera eginez. Galdakaoko irteera 11:15etik 11:45era artean aurreikusita dago, probako 25. kilometroa, Juan Bautista Uriarte eta Zamakoa kaleen bidegurutzetik. Galdakaoko Udalak 15 dortsal oparitu ditu lasterketan parte hartzeko.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak