→Galdakao

Gerra Zibilak utzi zituen biktimak omenduko dituzte Galdakaon, bonbardaketen 82. urteurrenean

Maiatzaren 19an 82 urte beteko dira faxistek Galdakao bonbardatu zutenetik. Gerra Zibileko biktimei omenaldia egingo diete maiatzaren 20an Plazakoetxen.

80. urteurreneko omenaldia, Plazakoetxen // Argazkia: Geuria

Maiatzaren 19an 82 urte beteko dira faxistek Galdakao bonbardatu zutenetik. Bonbardaketa horretan Plazakoetxeko babeslekuan zeuden 24 bizilagun hil zituzten eta beste ehunka hildako utzi zituen Gerra Zibilak Galdakaon. Biktima horiei omenaldia egiten die urtero Galdakaoko Udalak, eta aurten maiatzaren 20an, astelehenez, izango da. Ekitaldia Plazakoetxen izango da 12:30ean eta urtero bezala Dinamita fabrikako sirena-hotsa berriro entzungo da, 1937ko maiatzaren 19an entzun zen bezala.

Omenaldian parte hartuko dute Galdakaoko Udaleko ordezkariek. Era berean, besteak beste, Iñigo Urkullu lehendakaria eta Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusia ere izango dira omenaldi ekitaldian.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak