→Galdakao

Gure Esku Dagok ekainerako antolatu duen giza katea aurkeztuko dute Galdakaon

galdakao galdeketa azaroak 5 2017 gure esku dago 10

Erabakitzeko eskubidearen alde, Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko dituen giza katea egingo da ekainaren 10ean. Hego Uribetik ere igaroko da.

Azaroaren 5ean erabakitzeko eskubidearen aldeko galdeketa egin zuten Galdakaon // Geuria

Erabakitzeko eskubidearen alde, Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko dituen giza katea egingo da ekainaren 10ean, Gure Esku Dago plataformak deituta. Guztira 201,9 kilometroko ibilbidea lotuko ditu giza kateak eta tartean Hego Uribe eskualdetik ere igaroko da.

Giza katearen nondik norakoak ezagutzeko, aurkezpena antolatu dute martxoaren 17an, larunbatez, Galdakaon. Torrezabal Kultur Etxeko areto nagusian izango da aurkezpena 12:30ean. Giza kateari buruzko informazioa banatuko dute bertan, eta giza katean parte hartzeko izena emateko aukera ere egongo da. Gainera, kamisetak ere jarriko dituzte salgai.

Ekimenean parte hartzeko izena ematea “ezinbestekoa” dela jakinarazi dute Gure Esku Dagotik. Izen emate bakoitzagatik 5 euro ordaindu behar dira eta partaideek zapi bana jasoko dute, ekainaren 10ean erabiltzekoa.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak