→Galdakao

Ugandako umezurtz-etxea mantentzeko gospel kontzertua antolatu dute Galdakaon

aba taano gospel afrikarra

Gospel Gaua izango da azaroaren 22an Galdakaon. Aba Taano talde afrikarrak gospel kontzertua eskainiko du Jasokundearen Amaren parrokian.

Argazkia: Aba Taano

Gospel Gaua izango da azaroaren 22an Galdakaon. Aba Taano talde afrikarrak gospel kontzertua eskainiko du Jasokundearen Amaren parrokian (Ardanza parkeko elizan) 20:00etan. Sarrera librea izango da eta kontzertuaren ostean diru-laguntza jasoko dute. Bildutako dirua “Musica para Salvar Vidas” elkarteak sortu eta zuzentzen duen Ugandako umezurtz-etxea mantentzeko erabiliko dute.

Aba Taano taldeak gospel afrikarra kantatzen du a capellan, eta Hegoafrikako, Zinbaweko, Keniako, Tanzaniako eta Estatu Batuetako kantuak interpretatuko dituzte. Taldeak nazioarte mailako sari ugari jaso ditu, eta Europako 12 herrialdetan eta Espainia osoan kontzertuak eman ditu. Orain, Espainian ari dira bira egiten. Euskal Herrian beste bi kontzertu egingo dituzte, denak Bizkaian: Getxon (azaroak 23) eta Bilbon (azaroak 24). Euren kantaldi guztietan “Musica para Salvar Vidas” elkartearentzako dirua jasotzen dute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak