→Galdakao

Familian euskara sustatzeko Gurasolagun ekimena bultzatu nahi dute eskualdean

galdakao berbalagun jaia 2017

Interesdunek Torrezabal Kultur Etxeko Euskara Zerbitzuan, AEKn edo Udal Euskaltegian eman dezakete izena otsailaren 28ra arte.

Galdakaoko iazko Berbalagun jaian, nagusiak eta gaztetxoak batera // Hego Uribeko Berbalagunak

Berbalagun programa dagoeneko martxan, Gurasolagun ekimena bultzatu nahi dute oraingoan eskualdean. Berbalagun proiektuaren aldaera gisa, euskara familiarteko harremanetan bultzatzea du helburu Gurasolagunek. “Euskararen nomalizazio prozesuan, garrantzi handia eman behar diogu familiaren ahozko transmisinoari. Gurasolagun proiektuak bere ekarpen txikia ipini gura du prozesu horretan“, diote Hego Uribeko Berbalagunak taldetik. Gurasolagun ekimenak sustraiak errotzen hasi ditu Galdakaon eta proiektua Basaurin martxan jartzeko asmoa ere badago.

Gurasolagunen baitan, bi eredu proposatu dituzte. Alde batetik, ikasleen eta gurasoen arteko hartu-emanak dinamizatzeko jarduera ezberdinak egiteko taldeak, hala nola, eskulanak, ipuin-kontalariak edo tailerrak. Eta bestetik, Patiolagun: helburua da gurasoek pation itxaroten duten denbora aprobetxatzea, beste guraso batzuekin euskaraz hitz egiteko. Modu horretan, eredu izatea bilatzen da, hau da, haurrek ikus dezaten nagusiek ere elkarrekin euskaraz berba egiten dutela.

Basaurin zein Galdakaon hainbat saiakera egin dugu eskualdean Gurasolagun martxan jartzeko, baina orain arte ez dugu lortu“, diote Hego Uribeko Berbalagunaketik. Zentzu horretan, kanpaina berria abiarazi dute Galdakaon gurasolagunak erakartzeko eta izena emateko epea zabaldu dute otsailaren 28ra arte. Interesdunek Torrezabal Kultur Etxeko Euskara Zerbitzuan (bigarren solairuan), AEKn edo Udal Euskaltegian eman dezakete izena. Era berean, galdakao_berba@aek.eus helbide elektronikoaren bidez ere izena eman daiteke.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|