→Galdakao

Jokoak, mendi irteera eta musika Galdakaoko haur eta gazte jardunaldietan

galdakao argizai eskaut taldea 2017 facebook

Urriaren 20an eta 21ean haur eta gazteentzako jardunaldiak Galdakaon, Argizai Eskaut Taldearen eskutik eta herriko beste zenbait elkarteen laguntzarekin.

Argizai Eskaut Taldeko kide batzuk irteera batean // Facebook: Argizai Eskaut Taldea

Urriaren 20an eta 21ean haur eta gazteentzako jardunaldiak ospatuko dira Galdakaon, Argizai Eskaut Taldearen eskutik eta herriko beste zenbait elkarteen laguntzarekin. Jarduera gehienak Iturriondo plazan izango dira. Hala nola, haur ludoteka, tailerrak, aurpegi margoketa, jolasak, puzgarriak edota gazte gykana. Era berean, Viverora mendi irteera antolatu du Argizaik, Ganguren Mendi Taldearen laguntzarekin. Ez dira faltako, gainera, musika eta dantza ekitaldiak, eta GBGE elkarteak elikagai bilketa egingo du.

Haur eta gazte jardunaldiak 2017 Galdakao – Egitaraua

Urriak 20, ostirala
17:00-19:00 Haur ludoteka (Galdakaoko Ludotekak), aurpegi margoketa eta joko handiak (Argizai Eskaut Taldea)
19:15-20:00 Euskal dantzak (Andra Mari Dantza Taldea)

Urriak 21, larunbata
08:45-13:00 Mendi irteera (Ganguren Mendi Taldea). Elkartze puntua izango da Urretako mendizalearen estatuan, bertatik Viverora igotzeko. Jokoak eta hamaiketakoa izango dira (Galdakaoko Topaguneak eta Argizai Eskaut Taldea).
17:00-19:00 Puzgarria, tailerrak eta aurpegi margoketa
18:00-19:00 Gazte gynkana (Galdakaoko Topaguneak)
19:00 Txokolatada
19:15-20:00 Musika saioa

*Euria bada, Gandasegin izango dira ekintzak

 

Gora