→Galdakao

Haurreskolaren obra-kontratua arazo teknikoengatik eten du Galdakaoko Udalak

galdakao haurreskola 2018 agirre lehendakaria plaza obrak etenda

Galdakaoko haurreskolaren obrak geldiarazita egon dira. Horren arrazoia izan da obra-kontratua eten duela Udalak enpresa esleipendunarekin.

Haurreskolaren obrak geldiarazita egon dira azken hilabetean // Argazkia: Galdakaoko Udala

Agirre Lehendakaria plazako haurreskolaren obrak geldiarazita egon dira azken hilabetean. Horren arrazoia izan da obra-kontratua eten duela Udalak enpresa esleipendunarekin, “obra egin bitartean agertu diren arazo teknikoengatik”, diote udal ordezkariek. Zentzu horretan, hasiera batean bideratutako aurrekontua handitu behar izan du Udalak eta erabaki du obra-kontratua etetea enpresa esleipendunarekin.

Gauzak horrela, obra horiek amaitzeko lehiaketa zabalduko du Udalak udan. Aurreikuspenen arabera, obrak 2019 urte hasieran amaituko dituzte. Lizitazio berria 450.000 euro (gehi BEZa) artekoa izango dela jakinarazi dute udal ordezkariek. Uneotan orain arteko enpresareki  egin beharrezko kontuen likidazioa ari da lantzen Udala. Izan ere, ez du hasiera batean esleitutako aurrekontu guztia jasoko (555.394,64 euro gehi BEZa), ez duelako obra guztia amaitu.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|