→Galdakao

Haurreskola berriko obrak bukatuta, irailean hasiko da zerbitzu ematen

Agirre Lehendakaria plazako haurreskola berriko obrak bukatu dituzte apirilean, urte eta erdi ondoren. Gauzak horrela, irailean ateak zabalduko ditu.

2019/2020 ikasturte hasieran zabalduko ditu ateak Haurreskola berriak // Argazkia: Galdakaoko Udala

Agirre Lehendakaria plazako haurreskola berriko obrak bukatu dituzte apirilean, urte eta erdi ondoren. Gauzak horrela, irailean, 2019/2020 ikasturte hasieran, ateak zabalduko ditu. Haurreskola berriak gaur egun Bizkai kalean dagoena ordezkatuko du. Galdakaoko Udalak orotara milioi bat euro inbertitu ditu.

Haurreskola berriak sei eremu izango ditu 0-1 urte bitarteko haurrentzat eta bost eremu 1-2 urteko arteko haurrentzat. Gainera, sukaldea, jantokia, bileretarako gelak, administrazioa, zerbitzuak eta kanpoaldeko 100 metro koadroko jolasgunea izango ditu.

Obrak 2017ko irailean hasi zituzten, baina arazo teknikoengatik iazko ekainean haurreskola berriko obra-kontratua eten zuen Galdakaoko Udalak, eta udan beste lehiaketa publiko bat zabaldu zuen. Zentzu horretan, obrak bukatzeko beste enpresa bat kontratatu eta hilabete batzuk eta gero, apirilean lanak amaitu dituzte. Atzerapen horren inguruan iazko uztailean protesta egin zuen 200 herritar inguruk, hala nola, hezitzaileek, gurasoek, Galdakaoko haurreskolako eta Lehendakari Agirre plazako erabiltzaileek, ostalariek eta herritarrek.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak