→Galdakao

Galdakaoko Herri Krosa apirilaren 29an ospatuko da

galdakao herri krosa 2017 ander arrieta

Apirilaren 29an, igandez, ospatuko da Galdakaoko VII. Herri Krosa. Hilabete inguru falta arren, izena emateko epea martxoaren 26an zabalduko dute.

Iazko Herri Krosa, nagusien irteera // Ander Arrieta

Apirilaren 29an, igandez, ospatuko da Galdakaoko VII. Herri Krosa. Hilabete inguru falta arren, izena emateko epea martxoaren 26an zabalduko dute. Apirilaren 26ra bitartean izen emate bakoitzak 5 euro balioko du eta interesdunek bi modu izango dituzte inskripzioa egiteko: alde batetik, Esan bulegora bertaratuz, eta bestetik udal webgunearen bitartez. Probaren egun berean 10 euro ordaindu beharko dituzte parte-hartzaileek. 14 urtetik beherakoek (2004tik aurrera) eta kategoria paraolinpikokoek doan dute izen ematea.

Sariei dagokienez, kategoria absolutan lehenengo hiru sailkatu gizonezkoek eta emakumezkoek dirua jasoko dute: 150 euro, 90 euro eta 60 euro. Horrez gain, lehenengo senior sailkatuek garaikurra eta txapela jasoko dute. Galdakaoko lehenengo sailkatuek (gizonezkoa eta emakumezkoa) ere saria jasoko dute. Era berean, kategoria bakoitzean garaikurrak banatuko dizkiete lehenengo hiru sailkatuei. Oroigarri gisa, kamiseta bat jasoko du partaide bakoitzak, eta probak amaitzean janaria eta feskagarriak banatuko dituzte korrikalarien artean. Parte hartuko dutenek Urretako kiroldegiko aldagelak erabili ahal izango dituzte.

Galdakaoko VII. Herri Krosa 2018 – Kategoriak eta distantziak

2060 metroko zirkuitua. Asfaltatuta. Urretan

11:00 Benjaminak (10 urte arte). 600 metro, itzuli bat A zirkuituari
11:15 Kimuak (11-12 urte). 1.000 metro, itzuli bat B zirkuituari
11:30 Haurrak eta kadeteak (13-15 urte). 2.000 metro, bi itzuli B zirkuituari
11:45 Kategoria paralinpikoa. Bi lasterketa mota: kategoria egokitua (1.000 metro) eta kirol trebetasuna (2.000 metro)
12:00 Gazteak (16-17 urte), Juniorrak (18-19 urte), Seniorrak (34 urte arte) eta Beteranoak (35 urtetik gorakoak). Distantzia ezberdinak:
– Gazteak-Juniorrak: 4.120 metro, bi itzuli C zirkuituari
– Seniorrak-Beteranoak: 8.240 metro, lau itzuli C zirkuituari

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak