→Galdakao

Galdakaoko VIII. Herri Krosa ospatuko da maiatzaren 5ean

Maiatzaren 5ean izango da Galdakaoko Herri Krosa. Martxoaren 25ean aurretiaz izena emateko epea zabalduko dute.

Iaz 500 korrikalari baino gehiago izan ziren Galdakaoko Herri Krosean // Argazkia: Geuria

Maiatzaren 5ean izango da Galdakaoko Herri Krosa. Aurten 8. edizioa izango da eta aurrekoetan bezala, Bizkai kalea izango da ibilbidearen zati nagusia.

Herri lasterketan aurretiaz izena emateko epea martxoaren 25ean zabalduko dute eta maiatzaren 2ra arte luzatuko dute. Interesdunek udal webgunearen bitartez edo Esan bulegora bertaratuz eman dezakete izena. Prezioa 5 eurokoa izango da. Probaren egun berean, maiatzaren 5ean, inskripzio bakoitzak 10 euroko kostua izango du. 2004tik aurrera jaiotakoek eta kategoria paralinpikokoek doan emango dute izena.

GALDAKAOKO VIII. HERRI KROSA 2019 – KATEGORIAK ETA DISTANTZIAK

2060 metroko zirkuitua. Asfaltatuta. Urretan

11:00 Benjaminak (10 urtera arte). 600 metro, itzuli bat A zirkuituari
11:15 Kimuak (11-12 urte). 1.000 metro, itzuli bat B zirkuituari
11:30 Haurrak eta kadeteak (13-15 urte). 2.000 metro, bi itzuli B zirkuituari
11:45 Kategoria paralinpikoa. Bi lasterketa mota: kategoria egokitua (1.000 metro) eta kirol trebetasuna (2.000 metro)
12:00 Gazteak (16-17 urte), Juniorrak (18-19 urte), Seniorrak (34 urte arte) eta Beteranoak (35 urtetik gorakoak). Distantzia ezberdinak:
– Gazteak-Juniorrak: 4.120 metro, bi itzuli C zirkuituari
– Seniorrak-Beteranoak: 8.240 metro, lau itzuli C zirkuituari

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak