→Galdakao

Galdakaoko Hozkailu Solidarioaren lana Nazio Batuen Erakundera iritsi da

galdakao gbge 2016 hozkailu solidarioa

Saririk irabazi ez arren, GoODS Sarien I. edizioan izendatua izan da proiektu galdakoztarra Garapen Iraunkorraren Helburua lortzeko egindako lanagatik.

Galdakaoko Hozkailu baten aurrean GBGE elkarteko kideak // Argazkia: Geuria

Galdakaoko Hozkailu Solidarioa ekimena Nazio Batuen Erakundera (NBE) iritsi da. Hain zuzen ere, GoODS Sarien I. edizioan izendatua izan da proiektu galdakoztarra ‘2030 Agendan’, Garapen Iraunkorraren Helburua (ODS) lortzeko egindako lanagatik: gosearekin amaitu, elikagaien segurtasuna eta nutrizio hobea lortzea eta nekazaritza iraunkorra sustatzea. Azken batean, elikagaiak alferrik botatzearen aurkako borrokan egindako lana aitortzen dute GoODS sariek. Sariak urriaren 17an banatu zituzten Madrilen eta Hozkailu Solidarioak ez irabazi arren, Nazio Batuen Erakundearen aitorpena jaso zuen Galdakaoko ekimenak.

Hozkailu Solidarioa proiektua aitzindaria izan zen Galdakaon eta Estatu osotik hedatuz joan da. Lehenengoko Hozkailu Solidarioa Galdakaon ezarri zuten GBGE elkarteak eta Udalak 2015eko apirilaren 29an eta erantzun “bikaina” izan zuen herritarren artean. Zehazki, 200 kilo elikagai zabor-edukiontzian amaitzea ekiditu zen lehen hozkailu horri esker. Ekimenak arrakasta eta ospe handia lortu ditu harrez geroztik eta hainbat hiritan Hozkailu Solidarioaren sarea lau haizeetara zabaldu da: Galdakaon (2), Basaurin, Euskal Herriko Unibertsitateko Leioako kanpusean, Plentzian, Gasteizen, Donostian, Lasarte-Orian, Zaragozan, Bartzelonan (2), Santiago de Compostelan, Madrilen, Toledon, Valentzian, Sevillan, Lleidan, Tarragonan edota azkena Manlleun (Bartzelona). Guztira, 22 Hozkailu Solidario jarri dituzte Estatuan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak