→Galdakao

Argazkiak | Ibaizabal ibaiertzean garbiketa egin dute hogei lagunek

Galdakaoko Udalak, Nerbioi Ibaizabaleko Udaltalde 21ek eta Brigdestone enpresak bultzatuta, martxoaren 23an Ibaizabaleko bazterretako hondakinak kentzeko eguna ospatu dute. Ekimena Puentelatorre inguruetan burutu da 11:00etatik aurrera eta bertan hogei lagun inguruk hartu du parte. Besteak beste, plastiko ugari, arropa, kableak eta metal oxidatuak bildu dituzte garbiketan. 2016tik bederatzi tona baino gehiago garbitu dituzte Galdakaoko ibaiertzetatik.

Argazkia: Bridgestone

Argazkia: Galdakaoko Udala

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak