→Galdakao

Igor Anton omenduko dute Galdakaon, txirrindularitzan 14 denboraldi eman ondoren

galdakao eh itzulia 2018 igor anton alaba

Galdakaoko Txirrindulari Elkarteak eta Galdakaoko Udalak bere ibilbidea aitortzeko omenaldia antolatu dute azaroaren 17an.

Igor Anton bere alabarekin aurtengo Euskal Herriko Itzulian, Galdakaotik pasatzean // Argazkia: Itzulia

Irailean iragarri zuen Igor Anton galdakoztarrak txirrundularitza utziko zuela, 14 denboraldi profesionaletan eman ondoren. Horregatik Galdakaoko Txirrindulari Elkarteak eta Galdakaoko Udalak bere ibilbidea aitortzeko omenaldia antolatu dute azaroaren 17an, larunbatez.

Lehenengo, harrera instituzionala egingo diote udaletxean 14:00etan eta udalerriko intsignia emango diote. Ondoren, bazkari-omenaldia izango da Centro Extremeñon, Galdakaoko Txirrindulari Elkarteak antolatuta. Menuaren prezioa 30 eurokoa izango da.

14 denboraldi eta 21 itzuli

Igor Antonek 14 denboraldi eman ditu txirrindularitza profesionalean eta bere ibilbildean hiru taldetan izan da: Euskaltel-Euskadi (2005-2013), Movistar Team (2014-2015) eta Dimension Data (2016-2018). Guztira 21 itzuli handi egin ditu 14 urte hauetan eta bere palmares zabalean hainbat garaipen lortu ditu, tartean, Vueltan lau eta Italiako Giroan bat.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak