→Galdakao

Igor Anton galdakoztarrari omenaldia egingo diote gaur San Mamesen

Athletic Clubak omenaldia egingo dio gaur Igor Anton txirrindulari. Athletic Club eta SD Eibar taldeen arteko futbol partidua hasi baino lehen egingo diote omenaldia San Mamesen galdakoztarrari, txirrindularitzan izan duen ibilbideagatik. Omenaldia 20:45ean izango da eta oroitzapenezko oparia emango diote.

Antonek 2018an txirrindularitza profesionala utzi zuen, Espainiako Itzulia bukatu ondoren. Guztira 14 denboraldi eman ditu Antonek txirrindularitza profesionalean, 2004tik. Euskaltel-Euskadi taldean izan ziren bere hastapenak profesionaletan (2004-2013), ondoren Movistar Team taldean aritu zen (2014-2015) eta erretiroa Dimension Data taldean eman zuen (2016-2018), 35 urterekin.

Guztira 21 itzuli handi egin ditu Antonek 14 urteetan eta bere palmares zabalean hainbat garaipen lortu ditu, tartean, Espainiako Itzulian lau eta Italiako Giroan etapa bat. 2018ko azaroan Galdakaoko Udalak bere ibilbidea aitortzeko omenaldia egin zion.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak