→Galdakao

Jon Arretxe, Miren Agur Mebe edota Harkaitz Cano izango dira Galdakaoko ikastetxeetan euskara sustatzeko

Ikastetxeetan eta kalean euskararen erabilera sustatzeko Ikastetxeetan solasaldian programa martxan jarri dute hamalaugarren urtez jarraian Galdakaoko eskoletan.

Besteak beste, Jon Arretxe, Miren Agur Meabe eta Harkaitz Cano izango dira solaskide

Ikastetxeetan eta kalean euskararen erabilera sustatzeko Ikastetxeetan solasaldian programa martxan jarri dute hamalaugarren urtez jarraian Galdakaoko eskoletan, Udaleko Euskara Zerbitzuak bultzatuta eta Euskararen Erabilera Sustatzeko Plan Orokorraren barruko markoan.

Besteak beste, euskal idazleekin, musikariekin, ipuin kontalariekin eta kirolariekin solasaldiak antolatuko dituzte Galdakaoko ikastetxeetan datozen hilabeteetan. Esate baterako, Jon Arretxe, Pello Añorga, Antton Irusta, Rosa Maria Martinez, Leire Bilbao, Esti Vivanco, Miren Agur Mebe, Harkaitz Cano eta Oihan Vega izango dira.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak