→Galdakao

Iñaki Etxezarraga galdakoztarrak bere lehenengo bi film laburrak aurkeztuko ditu Torrezabalen

Iñaki Etxezarraga galdakoztarrak bere lehenengo bi film laburrak idatzi, zuzendu eta ekoitzi ditu. ‘Pánico en Artea’ eta ‘La venganza de: el amor, el dinero, la salud’ dira aipatutako bere lehenengo lanak eta maiatzaren 15ean, asteazkenez, aurkeztuko ditu Galdakaon, Torrezabal Kultur Etxean, 19:30ean. Sarrera doakoa izango da.

Proiekzioa amaitutakoan solasaldia egongo da Etxezarragarekin, baita film laburrotan parte hartu duen lantaldearekin ere. Euskal Herriko Zinema Eskolan ikasketak amaitu ondoren, bere ikus-entzunezko lehenengo lanak plazaratu ditu Iñaki Etxezarraga galdakoztarrak.

‘La venganza de’ film laburreko kartela // Utzitakoa

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak