→Galdakao

Galdakaoko 211 komertzioetatik %55ak irisgarritasun arazoak dituzte

galdakao-irisgarriak-gara-fekoor-2018-ebaluazioa-emaitzak

Fekoor erakundeak Galdakaoko 260 komertzio eta lokalen irisgarritasuna aztertu du “Irisgarriak gara” kanpainaren barruan.

Ekainaren 7an eman dituzte ezagutzera ebaluazioaren emaitzak // Galdakaoko Udala

Fekoor erakundeak Galdakaoko 260 komertzio eta lokalen irisgarritasuna aztertu du Irisgarriak gara kanpainaren barruan

Galdakaoko ostalaritza eta merkataritza establezimenduen irisgarritasuna aztertu du Fekoor erakundeak (Gutxitasun Fisikoa edo Organikoa duten Pertsonen Bizkaiko Federazio Koordinatzailea). Guztira, 260 komertzio eta lokal ebaluatu dituzte: 211 komertzio eta 49 taberna. “Lokaleko sarrera, komunetako irisgarritasuna eta barruko bizigarritasuna ebaluatu ditugu”, dio Juan Carlos Sola Fekoor erakundeko bozeramaileak.

“Ostalaritzako 49 lokaletatik 2k baino ez dituzte ebaluatutako irisgarritasun-irizpideak %100ean betetzen. Irizpide bakoitzari dagokionez, 12 lokalen sarrerak dira irisgarriak %100ean eta 4k bi zentimetro baino gutxiagoko koska daukate sarreran. Horrek bi ondorio ditu: motordun aulkiak erabiltzen dituztenentzako irisgarriak dira, baina ez ordea laguntzarik ez daukaten pertsona askorentzat”, dio Solak. Komertzioen kasuan, 211 lokaletatik 64k (%30) sarrera irisgarria daukate, zero kotan, eta 116 (%55) ez dira irisgarriak.

Komunetako irisgarritasunari dagokionez, Solak adierazi du hiruk baino ez daukatela komun egokiturik. “Kasu batzuetan, komuna egokituta egon arren, botila-kaxa, garbiketa-tresnak, edo mahaiak eta aulkiak biltzeko erabilten dira; ondorioz, horiek erabiltzea ezinezkoa dira”, dio Solak. Azken irizpidea aztertuta, barruko bizigarritasuna egokia da 57 lokaletan (%60), “gainerakoetan, barruan batetik bestera ibiltzeko desegokia da edo mugikortasun murriztua duten pertsonentzako zailtasunak dakartza”, dio Solak.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak