→Galdakao

Ivanper galdakoztarrak egindako portada atera du El Jueves aldizkariak

galdakao ivanper 2018 el jueves urtarrila portada

Ivan Perez Ivanper komikilari galdakoztarraren portada bat aukeratu du El Jueves aldizkariak hilero kaleratzen dituen azal ezberdinen artean.

Ivan Perez Ivanper komikilari galdakoztarraren portada bat aukeratu du El Jueves aldizkariak hilero kaleratzen dituen azal ezberdinen artean. Paperezko edizioan azal bakarra du aldizkariak, baina beste lauzpabost portada berezi aukeratu ohi dituzte, bakar batekin ez gelditzeko. Ez da lehen aldia Ivanper-ek egindako ilustrazio bat El Juevesen portadan agertzen dena.

Francoren iloba eta Esperanza Aguirreren ilustrazioak egin ditu. Beste batzuekin bezala, oraingoak ere arrakasta ederra eduki du sare sozialetan. Esaterako, lerro hauen ondoko azala El Jueves aldizkariak bere facebooken jarri du eta 1.700 atsegin dut eduki ditu, 1.100 elkarbanatze baino gehiago eta 40 bat iruzkin.

2016tik Geuriako kolaboratzailea da Ivan Perez. Hilero, Iritziak atalean ikus daiteke komikilariak egindako tira. Iaz Galdakaho azokak argitaratutako egutegirako ere ilustrazio bat egin zuen, beste ilustratzaile batzuekin batera.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak