→Galdakao

Izaroren kontzerturako bi sarrera bikoitz zozketatuko ditu Udalak

izaro andres 2018 erason argazkia izaromusika.com

Urriaren 6an kontzertua emango du Izaro abeslariak Galdakaon, Torrezabal Kultur Etxean. Galdakaoko Udalak bi sarrera bikoitz zozketatuko ditu.

Eason diskoa aurkeztuko du Izarok Torrezabalen // Argazkia: izaromusika.com

Urriaren 6an kontzertua emango du Izaro abeslariak Galdakaon, Torrezabal Kultur Etxean. Eason bere bigarren disko luzea aurkeztuko du bertan, 21:00etatik aurrera. Sarrerak dagoeneko salgai daude 10 euroan (Torrezabaleko bazkideentzako 7,5 euroan; adinekoentzako, langabeentzako eta taldeentzako 9 euroan; eta 13 urtetik beherakoentzako 4 euroan), baina Galdakaoko Udalak zozketa bat abiatu du eta bi sarrera bikoitz banatuko ditu.

Sarreren zozketan parte hartu nahi duenak Galdakaoko Udalaren Instagram kontua jarraitu behar du, eta lehiaketari buruzko argitalpenean iruzkin bat egin beharko du, Nor gonbidatuko zenuke Izaroren kontzertura? galderari erantzunez. Lehiaketa 14 urtetik gorako erabiltzaileei dago zuzenduta.

Zozketan parte hartzeko epea zabalik dago urriaren 1era arte, eta urriaren 2an irabazleen izenak emango dituzte jakitera Galdakaoko Udalaren Instagram kontuan. Zozketa Easypromos aplikazioaren bitartez egingo dute. Bi irabazle hautatuko dituzte, eta beste bi erreserba gisa.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak