→Galdakao

Izarok kontzertua emango du urrian Torrezabalen

musika izaro 2018 argazkia izaromusikacom

Izaro abeslariak kontzertua eskainiko du urriaren 6an Galdakaon. Era berean, Chenoa ere izango da Torrezabal Kultur Etxean, abenduan.

Izaro kontzertu batean // Argazkia: izaromusika.com

Izaro abeslariak kontzertua eskainiko du urriaren 6an Galdakaon, Torrezabal Kultur Etxean. Eason bere bigarren disko luzea aurkeztuko du bertan, 21:00etatik aurrera. Hamar abestik osatzen dute Eason diskoa, tartean hain ezagunak diren Er(h)ori eta La felicidad. Bere lehenengo diskoak, Om deitutakoak, harrera oso ona izan zuen.

Azken lan honetan, aurrekoetan bezala, Iker Lauroba (gitarra eta pianoa), Oriol Flores (bateria) eta Julen Barandiaran “Txiki” (baxua) musikariak izan ditu alboan. Euskaraz, gaztelaniaz zein ingelesez kantatzen du Izarok.

Sarrerak dagoeneko salgai daude 10 euroan Torrezabal Kultur Etxean bertan eta udal webgunean. Torrezabaleko bazkideek 7,5 eurotan eskura ditzakete kontzerturako sarrerak. Adinekoek, langabeek eta taldeek 9 euroan, eta 13 urtetik beherako haurrek 4 euro ordaindu beharko dituzte.

Chenoa, abenduan

Izaroren kontzertuaz gain, Galdakaoko Udalak beste musika ikuskizun bat programatu du abendurako. Hain zuzen, Chenoa izango da Torrezabalen abenduaren 15ean. Kontzertua 21:00etan hasiko da.

Sarrerak atzo jarri zituen salgai Udalak. Interesdunek sarreak eskura ditzakete Torrezabal Kultur Etxean edota udal webgunean. Sarrera orokorra 15 euroan dago salgai. Torrezabaleko bazkideek 11,25 euro ordainduko dituzte eta adinekoek, langabeek eta 10 pertsonatik gorako taldeek 13,50 euro.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak