→Galdakao

Goitibera lasterketa Galdakaoko Jai Batzordeak antolatuko du berriro

galdakao jaiak 2015 goitibeherak bengoetxe

Irailaren 15ean, igandez, ospatuko da Goitibera lasterketa Galdakaoko jaietan. Aurten berriro ere Patakon Kultur Elkarteak antolatuko du proba.

Irailaren 15ean izango da Gotibera lasterketa Galdakaoko jaietan // Argazkia: Geuria

Irailaren 13tik 22ra bitartean ospatuko dira Galdakaoko jaiak, eta irailaren 15ean, igandez, izango da Goitibera lasterketa. Aurten, Jai Batzordeak antolatuko du lasterketa, iaz Legazpiko Maldan Behera Inertzia Kirolen Elkarteak proba antolatu ondoren. Ligakoak, Galdakaoko egurrezkoak, kuadrillakoak edo norbanakoak kategoriak izango dira aurten.

Gauzak horrela, aurten ere Patakon Kultur Elkartearen esku egongo da Goitibera lasterketaren antolaketa. Laguntzaile edo babesleren bila hasi dira eta interesdunek galdakaokopatakon@yahoo.es helbidera idatzi beharko dute.

Iaz polemika

Iaz polemika egon zen Goitibera lasterketarekin, Galdakaoko Udala eta Patakon Kultur Elkartearen artean (iaz arte probaren antolatzailea) desadostasunak izan zirelako.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak