→Galdakao

Tremenda Jauria, Eskean Kristo edota Obus, Galdakaoko jaietarako proposamenen artean

Martires del compas, Tremenda Jauria, Obus, Juantxo skalariak & La Rude Band, Eskean Kristo eta Itziarren Semeak, Governors eta Enkore, eta Ane Guria+Suaia eta Ama Rebel taldeak daude proposamenen artean.

Irailaren 13tik 22ra ospatuko dira Galdakaoko jaiak / Geuria

Hiru hilabete baino ez dira falta Galdakaoko Santakurtze jaietarako eta Udalak kontzertuen kartela hautatzeko azken inkesta zabaldu berri du ekainean. Lehenengo fasean herritarrek euren proposamenak bidali ostean, hauek dira talde finalistakMartires del compas, Tremenda Jauria, Obus, Juantxo Skalariak & La Rude Band, Eskean Kristo eta Itziarren Semeak, Governors eta Enkore, Ane Guria+Suaia eta Ama Rebel, Oxabi eta beste bi tributu banda (Leña al Mono eta Malas Compañias).

Inkesta zabalik egongo da ekainaren 16ra arte udal webguneko inkesten atalaren bitartez edota Esan bulegora bertaratuz.

Jai Batzordeak egingo dituen ekarpenekin batera osatuko dute Santakurtzetako musika kontzertuen kartela. Era berean, bigarren urtez jarraian Udalak kartelburu bat aukeratuko du irailaren 21ean jotzeko. Iaz El Drogas izan zen Udalak aukeratu zuena.

SANTAKURTZAK 2019 – KONTZERTUAK. INKESTA

Zer musika-taldek nahi duzu jotzea ostiralean, irailaren 13an?
1. Oxabi
2. Leña al mono (Tributu Leño)
3. Malas compañias (Tributu Joaquín Sabina)

Zer musika-talde nahi duzu jotzea larunbatean, irailaren 14an?
1. Martires del compas
2. Tremenda Jauria
3. Obus
4. Juantxo Skalariak & La Rude Band

Zer musika-talde nahi duzu jotzea ostiralean, irailaren 20ean?
1. Eskean kristo + Itziarren semeak
2. Governors + Enkore
3. Ane Guria + Suaia eta Ama rebel

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak