→Galdakao

Galdakaoko jaietako kontzertuak proposatzeko inkesta zabaldu du Udalak

Galdetegia edonork bete dezake eta martxoaren 17ra arte egongo da zabalik. Iaz bezala, aurten ere Udalak kartelburu bat aurkeratuko du.

Martxoaren 17ra arte dago zabalik inkesta // Argazkia: Michael Mongin, Unsplash

Santakurtzetarako sei hilabete falta direla, Galdakaoko Udalak beste urte batez jaietako kontzertuak herritarrek proposa ditzaten inkesta zabaldu du. Galdetegia edonork bete dezake eta martxoaren 17ra arte egongo da zabalik.

Jai Batzordeak egingo dituen ekarpenekin batera osatuko dute Santakurtzetako musika kontzertuen kartela. Era berean, bigarren urtez jarraian Udalak kartelburu bat aukeratuko du. Iaz El Drogas izan zen Udalak aukeratu zuena.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak