→Galdakao

Jesus Eguzkiza Ohorezko kide izendatuko du Labayru Fundazioak

Labayru Fundazioak hiru laguntzaile izendatuko ditu Ohorezko kide. Tartean, Galdakaon bizi den Jesus Eguzkiza ‘Eguzki’ esatari eta bikoizlea.

Jesus Eguzkiza 'Eguzki' // Argazkia: Labayru Fundazioa

Labayru Fundazioak laguntzaileen urteko Batzar Nagusia ospatuko du gaur, apirilak 4. Bertan, urteko jardueren eta diru-argibideen berri emateaz gain, aurten ere hiru laguntzaile izendatuko dituzte Ohorezko kide. Tartean, Jesus Eguzkiza Eguzki esatari eta bikoizlea. “Euskal hizkuntzaren sen apartekoa dauka, adierazkortasuna hizkuntza aberats-gozoagaz janzten duela”, diote Labayru Fundaziotik.

Eguzki Galdakaon urte luzez bizi den arrazolarra da. Batez ere, Dragoi Bola telebista saioan narratzailearen ahotsa izateagatik da ezaguna, baina Labayru Fundazioaren beste hainbat ikus-entzunezkoetan ere bere ahotsa jarri du Eguzkizak. Hala nola, Zuztarretatik Ahora egitasmoko Zuztarretatik Oinez ikus-entzunezkoetan.

GEURIA #043 Monografikoan (Berba eta irudia. Zinema, antzerkia eta telebista. Basauriko Antzerki eskolatik ‘Handia’ filmeraino) Jesus Eguzkiza Eguzkiri egindako elkarrizketa hemen irakurgai.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak