→Galdakao

Josi Sierra galdakoztarrak Mikel Zarate idazleari buruzko dokumentala egingo du

‘Mikelegaz 40’ izango da dokumentalaren izenburua eta asmoa da Zinebi jaialdian estreinatzea, azaroan. Bildutako materialaren kopia bat Labayru Fundazioan utzi du Sierrak.

Josi Sierra, Igone Etxebarria eta Akaitze Kamiruaga Labayru Fundazioko kideekin // Argazkia: Labayru Fundazioa

Nor izan zen Mikel Zarate? Besteak beste, idazlea, irakaslea eta abadea izan zen Zarate (Lezama, 1933-1979) eta bere inguruko dokumentala egingo du Josi Sierra galdakoztarrak. ‘Mikelegaz 40’ izango da haren izenburua eta asmoa da Zinebi jaialdian estreinatzea. “Dagoeneko bi aurre-estreinaldi egin ditugu, baina oraindik dokumentala prestatzen ari gara. Aurreikuspenen arabera, Bilboko Zinebi jaialdian aurkeztuko dugu, azaroan”, dio Sierrak.

Sierrak Zarateren 40 lagun elkarrizketatu ditu bideoan eta material hori bere osotasunean gordetzeko Labayru Fundazioari kopia bat eman dio bertako artxiboan uzteko. Hain zuzen ere, uztailaren 16an Derion elkartu da Sierra Akaitze Kamiruaga eta Igone Etxebarria Labayru Fundazioko kideekin. “Material asko bildu du Sierrak. Era askotako gaien inguruan, testigantza oso hurrekoak eta hunkigarriak, Mikelen alderdi ugariak ezagutzeko”, diote Labayru Fundaziotik: “Mikelek merezi du gogoan edukitzea eta etorkizun oparoa opa diogu Josiri hartu duen beharrean”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak