→Galdakao

Josue Estebanez militar galdakoztarraren izena agertu da Zeelanda Berriko tiroketako arman

Bi meskita erasotu dituzte bart Zeelanda Berriko Christchurch hirian. Erasotzaileetako baten armaren kargadorean Josue Estebanez militar galdakoztarraren izena agertzen da.

Argazkiak: Reuters

Bi meskita erasotu dituzte bart Zeelanda Berriko Christchurch hirian. Gutxienez 49 hildako eta 41 zauritu eragin dituzte erasotzaileek tiroketetan. Erasotzaileek tiroketetan erabili dituzten armetan pertsona ezberdinen izenak agertzen dira, tartean Josue Estebanez militar galdakoztarrarena beste askoren artean, Reuters agentziak jakinarazi duenez.

Australiako lehen ministroak baieztatu duenez, erasotzaileetako bat eskuin muturreko australiar bat izan da. Oraingoz, erasoarekin lotura duten lau pertsona atxilotu dituzte.

Gaur egun Estebanez Villabonako (Asturias) espetxean dago 2007an Carlos Javier Palomino Madrileko Metroan hiltzeagatik, Palomino bera manifestazio antifaxista batera joatekotan zela. Estebanez 2033ra arte egongo da espetxean.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak