→Galdakao

Musika esperimentala ekarriko du Kaiola festibalak maiatzean

galdakao kaiola festibala 2017 fred firth

Volcano the Bear, Vibracathedral Orchestra, Otomo Yoshihide eta Chris Pitsiokos, Borrokan eta Inoren Ero Ni taldeak izango dira maiatzaren 26an Galdakaon.

Fred Firth musikari britainiarra iaz // Kaiola Festibala

Maiatzaren 26an Kaiola Festibalaren hirugarren edizioa ospatuko da. Musika esperimentala ardatz du festibalak eta aurten Japoniako, Estatu Batuetako, Erresuma Batuko eta Euskal Herriko musikariak batuko ditu Torrezabal Kultur Etxeko areto nagusian 21:00etatik aurrera. Hain zuzen ere, honako taldeak eta musikariak izango dira eszenatokian: Volcano the Bear, Vibracathedral Orchestra, Otomo Yoshihide eta Chris Pitsiokos, Borrokan eta Inoren Ero Ni. Dagoeneko sarrerak salgai daude 10 euroan. Torrezabaleko bazkideek 7,5 euro ordainduko dituzte eta 65 urtetik gorakoek, langabeek, gazte txartela dutenek eta taldeek 9 euro.

“Ohiko musika jaialdietatik beste aukera ezberdin bat eskaintzen du Kaiolak. Esperientzia berriak eta musika berriak ezagutzeko parada ematen du”, dio Ainhoa Agirregoikoa Kultura arloko zinegotziak. Era berean gaineratu du publikoaren erantzun onak eta kritika onak jasotzeak, oinarri ezin hobeak direla edizio bakoitzean “indar berriekin jarduteko”.

Aritza Landaluze Kaiola Festibaleko koordinatzailea da eta jaialdiak “delicatessen soinuak” eskaintzen dituela adierazi du: “Festibala koktel musikal bat da, musika zuzenean entzun eta bizitzeko. Nik dakidanez, ez dago antzekorik musikaren agertokian, ez Euskal Herrian, ez Estatuan. Gure helburua da erreferentziazko festibala izatea”, dio Landaluzek.

Kaiola Festibala 2018

Otomo Yoshihide eta Chris Pitsiokos – Japonia/Estatu Batuak
2017ko irailean Japonian ezagutu zuten elkar Otomok (Yokohama, Japonia, 1959) eta Chrisek (New York, Estatu Batuak, 1990), Sapporoko Artearen Nazioarteko Jaialdian. Zarata latzak, tinbrean oinarritutako inprobizazioa eta jazz librea landuko dute euren emanaldian. Aurreneko aldia izango da Europan elkarrekin joko dutena, astebeteko tour batean. Tartean, Galdakaon.

Volcano The Bear – Erresuma Batua
1995eko maiatzean Leicester hirian sortu zen VTB taldea, Ingalaterran. Inprobizazion oinarritutako musika egiten dute eta publikoa “ezuztean” harrapatzen dute. Soinua definiezina da: avant rock, folk, jazz, post punk eta prog nahasten dituzte euren lanetan. Zuzeneko espektakulu bereziak “kaotikoak” direla adierazi du Landaluzek, “adrenalina eta asmamena isurtzekoak”.

Vibracathedral Orchestra – Erresuma Batua
Azken 20 urteotan ospe handia lortu dute Britainia Handian, konposizio-jolas trinkoak eginez eta doako rifeen bat-bateko konposizio kaleidoskopiko trinkoak sortuz, soka trazendentalen eta perkusio zarata basatien droneak erabiliz. Gaur eguneko musika britainiar outdierraren funtsezko taldea da.

Borrokan – Euskal Herria
Post-Rockaren eremuan kokatu izan da nagusiki Borrokan, nahiz eta taldeak etiketen aurrean dibertsitatearen aldeko apustua egin ohi duen. Orokorrean emozioak eta intentsitatea nagusitzen dira euren kontzertuetan, zarata, soinu, erritmo, kolpe, isiltasun eta guztien arteko konposizio korapilatsuekin jolastuz. 90. hamarkadan sortu zen taldea Beran.

Inoren Ero Ni – Euskal Herria
Bap! talderaren errautsetatik sortu zen Inoren Ero Ni 2003an Andoainen. Taldearen kantuak oso landutako egiturak dituzte: elementu bakoitzak rol kardinal bat betetzen du eta soinua iparorratzaren erpina da. Elite zorrotzetako musika, doako keinu samurrk gabea, jendetza eta olatuetatik urruti dago.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak