→Galdakao

Imanol Urbietari omenaldia egingo dio Galdakao Kantari ekimenak

Hilabete bakoitzeko hirugarren ostiraletan egin izan duten bezala, urriaren 21ean Galdakao Kantari herri ekimena itzuliko da kaleetara. Ibilbidea 20:00etan hasiko da Muguru kalean (El Inglés) eta ondoren Ganekogortan jarraituko du.

Berezitasun moduan, 21:00ak aldera Imanol Urbieta euskal musikari eta idazleari omenaldia egingo diote Urkin. Urbieta ezaguna izan da gehienbat, haurrentzako musika sortu zuelako (irailaren 28an zendu zen). Hala nola, Txoria nintzela, Jon Braun, Astoa ikusi nuen, Behin betiko, Ran Rober Ran eta Kalera, kalera abesti ospetsuak sortu zituen. Ibilbideari amaiera emateko, 21:30ak inguruan Somera kalera iritsiko da Galdakao Kantari.

Sustatzaileek diotenez, “Taldean abestu eta une samur bat partekatzeko gogoa daukan pertsona orori irekita dago taldea. Norbaitek musika jo nahi badu ere ongi etorria izango da“.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak