→Galdakao

Kantu Kolore taldeak ‘Ametsen urtebetetzea’ filma ekoiztu du

galdakao kantu kolore 2018 amets portada

Abesti didaktikoen bitartez haurrek ikastea eta gozatzea bilatzen du Kantu Kolore proiektuak. Oraingoan ‘Ametsen urtebetetzea’ filma ekoiztu dute.

Kantu Kolore

Abesti didaktikoen bitartez haurrek ikastea eta gozatzea bilatzen du Kantu Kolore proiektuak. “Ikasturte bakoitzerako kantu bana prestatu dugu, haurren gustuko gai ezberdinak jorratuz. Baina horrez gain, kanta guztiak hartu eta orain arte ikusi ez dena egin dugu”, diote Kantu Kolore taldeko kideek. Hain zuzen ere, grabatu dituzten bideoklipak batu eta filme bat ekoiztu dute: Ametsen urtebetetzea: “Ametsen urtebetetze eguna da eta bere lagunek ezusteko festa bat prestatu diote. Amets bere urtebetetzea ahaztu dutelakoan dago, baina azkenean berak emango die lagunei ezusteko galanta, bere sekreturik izkutuena kontatzean…”

Ametsen urtebetetzea filma (50 minutu) Galdakaon aurkeztuko dute maiatzaren 23an, asteazkenez, 19:00etatik aurrera Torrezabal Kultur Etxean, sarrera doan. Aurkezpen egunean Kantu Kolore taldeko kideak egongo dira.

Kantu Kolore taldea 2016an eratu zen eta ‘Zazpi kolore’ abestiarekin bideoklipa grabatu zuten. Iaz, taldekide berriak sartu ziren proiektura eta ‘Nire gorputza da’ abestiaren ikus-entzunezkoa grabatu zuten.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak