→Galdakao

Kirol abonuak 15 eta 23 euro artean igoko ditu Udalak, zerbitzuak hobetzeko

galdakao urreta kiroldegia 2018 google maps

2015ean igo zituen azkeneko aldiz tasak Udalak. Gainera, %70era arteko hobariak eskainiko dizkiete abonatuei, bakoitzak duen sarrera-errentaren arabera.

Urreta kiroldegiko sarrera // Geuria

2015ean igo zituen azkeneko aldiz tasak Udalak. Gainera, %70era arteko hobariak eskainiko dizkiete abonatuei, bakoitzak duen sarrera-errentaren arabera

Galdakaoko udal gobernu taldeak kirol abonuen tasak berritu ditu. Hain zuzen ere, %20an igo du abonuen prezioa, “15 eta 23 euro artean urteko abonuetan”, dio Koldo Goioaga zinegotziak. Era berean, seihileko abonuetan 6 eta 14 euroko igoera izango da eta hiruhilabeteko abonuetan 3 eta 8 euro arteko igoera. Goioagak zehaztu du igoera hauek abonatuentzako onuragarriak izango direla, “zerbitzuak hobetuko direlako eta kalitatea ere hobea izango delako”.

Ildo horretan dio kirol instalazioen eta kirol zerbitzuen kostu orokorraren %73a Udalak  berak eta galdakoztar guztiek jartzen dutela, “eta ez abonatuek”. “2015etik kirol zerbitzuetarako tasak izoztuta mantendu ditugu, baina eskainitako zerbitzua eta instalazioak hobetzeko urratsak eman ditugu”, dio Goioagak.

%70era arteko hobariak

Urteko, seihilekoko eta hiruhilabeteko abonuen prezioak igotzearekin batera, Goioagak dio hobariak eskainiko dizkietela herritarrei: “Abonatu bakoitzak duen sarrera-errentaren arabera hobariak jasoko ditu”, dio Goioagak. Zentzu horretan, %20 eta %70 arteko hobariak eskainiko ditu Udalak.

Zabor eta Kirol Zerbitzuen gaineko udal tasei buruzko parte-hartze prozesua abiarazi zuen Udalak iazko irailean. Eztabaida publikoa hasi zuten orduan, eta saio parte-hartzaileak bultzatu zituen Udalak, herritarren ekarpenak kontuan hartzeko. “Herritarrek kirol zerbitzuei 6,8ko puntuazioa ematen diete. Gure asmoa 7ra edo puntuazio altuago batera iristea da”, dio Goioagak.

Gaur egun 8.273 abonatu dituzte Galdakaoko kirol-instalazioek, gehienak (%60 inguru) abonu familiarrekoak. “Galdakaoko kirol instalazioek batez beste urtean egunero 1.000 erabiltzaile inguru dituzte”, dio Goioagak.

Hobekuntzak kirol instalazioetan

Kirol instalazioetan hobekuntzak egiten jarraitzen du Galdakaoko Udalak, eta aurreratu dute datozen hilabeteotan hainbat jarduketa burutuko dituztela. Besteak beste, futbol zelaietan hobekuntzak egingo dituzte, baita argiteriak aldatu ere. Era berean, Ganguren mendiaren maldan lau ibilbide egokituko dituzte (15.000 euro) eta Usansoloko frontoia berritzeko lanak hasiko dituzte (70.000 euro).

Bestetik, uda datorrela aprobetxatuta, Elexaldeko igerilekuetan obrak hasiko dituztela iragarri du Goioagak: “Gerizpea egon dadin lanak hasiko ditugu”. Igerilekuen irekierari dagokionez, Goioagak aurreratu du aztertzen ari direla denboraldia hasi aurretik horiek irekitzea.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|