→Galdakao

Hesian eta Modus Operandi Galdakaon izango dira apirilean

Hesian eta Modus Operandi taldeek kontzertua eskainiko dute apirilaren 13an Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxean. 

Hesian eta Modus Operandi

Hesian eta Modus Operandi taldeek kontzertua eskainiko dute apirilaren 13an Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxean. 

Iñaki Ortiz de Villalba, Betagarri taldeko abeslari izandakoak Modus Operandi proiektu berria jarri du martxan Vendetta, Lauroba eta Izaro taldeko zenbait musikarirekin batera. Ska, rock eta hardcore estiloak uztartzen ditu Modus Operandisek eta 10 kantuko diskoa aurkeztera datoz Galdakaora. Euskaraz, gazteleraz eta ingelesez abesten dute, eta zuzenekoetan Betagarri eta Vendettaren zenbait bertsio ere jotzen dituzte.

Hesian, bestalde, Hasiera Tour birarekin iritsiko da Galdakaora, izen bereko diska aurkeztera.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak