→Galdakao

Frantziarekin kultura-trukea egingo dute Galdakaoko 12 gaztek uztailean

galdakao kultura trukea 2017 italia vatikano hiria argazkia argizai eskaut taldea facebook

Galdakaoko 15 eta 16 urte arteko 12 gazteek kultura-trukean parte har dezakete. Izena emateko epea zabalik dago ekainaren 15era arte.

Iazko kultura-trukeko partaideak Vatikano Hirian, Italian // Argizai Eskaut Taldea

Galdakaoko 15 eta 16 urte arteko 12 gazteek kultura-trukean parte har dezakete. Izena emateko epea zabalik dago ekainaren 15era arte

Bosgarren urtez jarraian, Galdakaoko gazteek kultura-truke batean parte hartzeko aukera izango dute udan. Aurten Frantziarekin izango da kultura-trukea eta egonaldiak hauek izango dira: Galdakaon uztailaren 2tik 8ra bitartean eta Frantzian uztailaren 9tik 16ra bitartean. Jarduera hau 2002 eta 2003 urteetan jaiotakoei dago zuzenduta eta baldintza bakarra izango da partaideek ingelesa jakitea.

Interesdunek izena eman behar dute ekainaren 15a baino lehen. Izena emateko hiru bide daude: argizai@gmail.com helbide elektronikoaren bitartez, 944 560 030 edo 688 847 026 telefono zenbakietara deituz, edo Indarra Topagunera bertaratuz 09:00etatik 13:00etara bitartean. 12 leku eskaintzen dituzte, hortaz, lagun gehiagok emango balute izena, zozketa egingo lukete. Jardueraren prezioa 200 eurokoa da.

Kultura-trukea Argizai Eskaut Taldeak antolatzen du (Kiribil Sarea), Galdakaoko Udalaren laguntzarekin. Proiektu horren asmoa da beste herrialdeetako kulturak ezagutzea eta elkarren intereseko gaiak lantzea. Aurreko urteetan Alemania, Irlanda, Txekiar Errepublika eta Italian egin dute kultura-trukea.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak