→Galdakao

Galdakaoko kultura-trukeak bost urte bete ditu, “balantze positiboarekin”

galdakao kultura trukea arcachon frantzia 2018 argizai eskaut taldea argazkia galdakaoko udala

Galdakaoko gazte talde batek kultura-trukea egin du uztailean Frantzian. Arcachon-en egin dute egonaldia Galdakaoko gazteek uztailaren 9tik 16ra bitartean.

Kultura-trukean parte hartu duten gazteak Arcachoneko (Frantzia) udaletxearen aurrean // Argazkia: Galdakaoko Udala

Galdakaoko gazte talde batek kultura-trukea egin du uztailean Frantzian. Hain zuzen ere, Arcachon-en egin dute egonaldia Galdakaoko gazteek uztailaren 9tik 16ra bitartean eta Gazteen Etxea udal erakundearekin (gizarte, kultura eta kirol arloko jarduerak burutzen ditu) partekatu dute proiektua. Aurretik, uztailaren 2tik 8ra bitartean Frantziako gazteak izan ziren Galdakaon bertako familiekin.

Kultura-trukearen programa Argizai Eskaut Taldeak antolatzen du Galdakaon, Kiribil Sarearen eskutik eta Galdakaoko Udalaren laguntzarekin. Aurten bosgarren urtea da programa hau burutzen dela eta antolatzaileen esanetan, “balantzea positiboa izan da”: “Herrialde desberdinetako gazteek esperientzia partekatzen duten neurrian, kultura desberdinak ezagutu eta eurentzako interesgarriak diren gaiak lantzen dituzte”, diote. Aurreko urteetan Alemania, Irlanda, Txekiar Errepublika eta Italian egin dute kultura-trukea Galdakaoko gazteek.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|