→Galdakao

Ipar Irlandarekin kultura-trukea egingo dute uztailean Galdakaoko 12 gaztek

galdakao kultura trukea arcachon frantzia 2018 argizai eskaut taldea argazkia galdakaoko udala

Galdakaoko 15 eta 16 urte bitarteko 12 gaztek kultura-trukean parte har dezakete. Izena emateko epea zabalik dago maiatzaren 10era arte.

Iaz Frantziarekin egin zuten kultura-trukea // Argazkia: Galdakaoko Udala

Seigarren urtez jarraian, Galdakaoko gazteek aukera izango dute udan Europako beste herrialde batekin kultura-trukea egiteko. Aurten trukea Ipar Irlandarekin izango da eta egonaldiak hauek izango dira: uztailaren 4tik 13ra Galdakaon eta uztailaren 17tik 26ra Ipar Irlandan. Jarduera hau 15 eta 17 urte bitarteko gazteei dago zuzenduta (2002an, 2003an eta 2004an jaio direnentzako, alegia), eta baldintza bakarra izango da partaideek ingelesa jakitea.

Kultura-trukean parte hartzeko interesa dutenek maiatzaren 10era arte dute epea zabalik izena emateko. Guztira, 12 plaza eskainiko dituzte, eta kopuru hori gainditzen bada, zozketa egingo dute. Jardueraren prezioa 200 eurokoa da.

Argizai Eskaut Taldeak antolatzen du 2013tik kultura-trukea, Kiribil Sarearen eskutik eta Galdakaoko Udalaren laguntzarekin. Proiektu honen helburuak dira: herrialde desberdinetako gazteek esperientzia bat partekatzea, kultura desberdinak ezagutzea eta elkarren artean gai interesgarriak lantzea. Aurreko urteetan Alemania, Irlanda, Txekiar Errepublika, Italia eta Frantzian egin dute kultura-trukea Galdakaoko gazteek. Informazio gehiago jasotzeko argizai@gmail.com helbide elektronikoa eta 688 847 026 telefono zenbakia jarri dituzte interesdunen eskura.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak