→Galdakao

Urtebietako etxebizitza batean lapurreta egitea leporatuta 41 urteko gizon bat atxilotu dute

galdakao ertzaintza 2018 etxea google maps

Ertzaintzak 41 urteko gizon bat atxilotu du Urtebieta auzoko etxebizitza batean bortizkeria erabilita lapurreta egitea egotzita. Beste batek ihes egitea lortu zuen.

Galdakaoko Ertzain-etxea // Google Maps

Ertzaintzak jakitera eman duenez, 41 urteko gizon bat atxilotu dute Urtebieta auzoko etxebizitza batean bortizkeria erabilita lapurreta egitea egotzita. Atxilotuak, beste baten laguntzarekin, etxebizitza barruan zeuden bikotea eta bere alaba mehatxatu zituen, “mailu eta kuter batekin”.

Lapurreta otsailaren 5ean, asteartez, izan zen 08:50ak aldera Urtebietako etxebizitza batean, Urretatik gertu. Ama-alaba eskolarako bidea hartzera zioaztela, etxebizitzako sarraila manipulatzen zeudela entzun zuten. Atea ireki eta bi pertsona etxebizitza barrura sartu ziren eta familia mehatxatuta, lapurreta egin (dirua, erlojuak eta mugikor bat) eta ihesean joan ziren.

Ertzaintzan salaketa jarri eta ordu batzuetara patruila batek susmagarri bat lokalizatu zuen ortu-eremu batean, amildegi txiki batean ezkutatuta. Ustez, lapurretan parte hartu zuen eta ihesaldian bertan erori zen. Atxilotuak polizia-aurrekariak ditu.

Atxilotu horrez gain, lapurretan beste pertsona batek hartu zuen parte, baina ihes egitea lortu zuen. Ertzaintza hura identifikatzeko lanean dabil.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak