→Galdakao

Klima aldaketari aurre egiteko plana egingo du Galdakaoko Udalak, herritarren ekarpenekin

Larrialdi Klimatiko egoera deklaratu du Galdakaoko Udalak. Klima aldaketaren aurka konpromiso zehatzak hartuko ditu Udalak.

Argazkia: Galdakaoko Udala

Larrialdi Klimatiko egoera deklaratu du Galdakaoko Udalak. Uztaileko osoko bilkuran mozio bat aurkeztu du EH Bilduk, klima aldaketaren aurka konpromiso zehatzak hartzeko. Gauzak horrela, aldaketa klimatikoari aurre egiteko politika eraginkorrak garatzeko “konpromiso irmoa” hartu dute udal ordezkariek. EH Bildu, Auzoak, UH, Podemos eta EAJ alderdiek mozioaren alde bozkatu zuten eta PSEk abstentziora jo zuen.

Ildo horretan, diagnostiko bat egingo du Udalak eta 4/2019 Jasangarritasun Energetikoaren Legearen garapena Galdakaora egokitzeko lan bat egingo du zortzi hilabeteko epean. Udalerriko egoeraren diagnosia kontuan hartuta, prozesu parte-hartzailea abiatuko du Udalak herritarren eta herriko eragileen ekarpenak biltzeko eta plangintza bat egiteko. Aurreikuspenen arabera, 2020an osatuko dute plangintza hori.

Nazioarteko grebarekin bat

Mozioan adierazi bezala, Galdakaoko Udalak bat egingo du irailaren 27an deituta dagoen nazioarteko grebarekin, eta “herritar guztiak parte hartzera” animatzen ditu.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak