Galdakaoko U30 greba komitea: “Lan, pentsio eta bizitza duinen baldintzen alde borrokatzea beharrezkoa ikusten dugu”
Bideoa / U30 greba orokorraren aldeko manifestazioa egin dute urtarrilaren 18an Galdakaon. Manifestaziora 300 lagun inguru batu da.

Bideoa | Zein da euskarazko hitz politena? Galdakaoko Mintzodromoan galdera bota dugu!

Bideoa | Basauriko Basozelai-Gaztelu ikastetxeko ikasleak kalera atera dira kantuan Euskararen Naziorteko Egunean

Bideoa | Raquel Cilla Lopez: «Inori axola ez zaion gela batean zeuden Bizkaiko arkitektura plano zaharrenak»

Bideoa | Naiara Barcenas Perez: «Trena nahitaezkoa da C3 lineatik igarotzen den Ugao bezalako herri batentzat»
Urtarrilaren 30ean greba orokorra deitu dute Euskal Herrian. Lan, pentsio eta bizitza duinaren aldeko greba orokorra izango da, eta horren harira, hilaren 18an manifestazioa egin dute Galdakaon, bertako greba komiteak antolatuta. Manifestaziora 300 lagun inguru batu da. “Honek alargunaren, pentsionistaren, langilearen, autonomoaren, langabetuaren, etorkizun bat eraiki nahi duen gaztearen, irakaslearen, ikaslearen, zaintzailearen eta abar askorengan eragina du. Guztiongan eragina du. Horregatik, lan, pentsio eta bizitza duinen baldintzen alde borrokatzea beharrezkoa ikusten dugu, eta zentzu honetan, urtarrilaren 30a borroka hauek guztiak barnebiltzen dituen eguna izan behar dela aldarrikatzen dugu”, dio Oihane Apellaniz Galdakaoko greba komiteko kideak.
Gaur egun 29.000 biztanle inguru ditu Galdakaok, eta horietatik 15.000 landunak eta 1.300 langabetuak dira. Biztanleria osotik % 20,68a 65 urtetik gorakoak dira eta % 17,24a adingabeak dira. “Zenbaki hauek ez dute azaleratzen 2.000 pertsonatik gora bizitza duin bat aurrera eramateko ezinezkoa den pentsioa jasotzen dutela, ez dute lanaren inguruko prekarietatea aipatzen, ordaindu gabeko orduengatiko kontratuen inguruko ezer agerian uzten, ezta soldatak 1.000 eurotara heltzen ez direnik ere. Eta gazteon etorkizun ilunaren inguruko aipamenik ere ez dute egiten”, dio Apellanizek: “Gainera, gaur eguneko desindustrializazio-prozesu gogorra jasaten ari gara, zeinetan Formica, Incoesa eta Outokumpu bezalako enpresa handietako enplegua azpikontrata edota zerbitzu-enpresengatik ordezkatuak izan diren, lan-baldintza kaxkarragoak ezarriz”.
“Horretaz gain, gazteok ez gara kasu isolatua bizitzaren prekarizazioan. Unibertsitateko gradua eta bi master ikasi, lau hizkuntza menperatu eta ekintzailea izanez, bizitza duinak izango ditugunaren iruzurra ez dugu irensten”, dio Danel Sarriugartek, Galdakaoko greba komiteko beste kide batek: “Emantzipatzeko bataz besteko adina 30 urtekoa da, nahiz eta gehienok dexente lehenago nahiko genukeen, eta gure diru-sarreren % 60tik nabarmen gora bideratu behar izaten dugu etxebizitza ordaintzera. Euskal Herrian modu duinean ikasi eta lan eta bizitzeko bermeak nahi ditugu. Bizitzaren sostengua herrigunean jarriko duen eredu politiko, sozial eta ekonomikoa defendatu eta bultzatzen dugu”.
Zaintza-lanak eta pentsioak
Zaintza-lanean ere fokua jarri du Galdakaoko U30 greba komiteak: “Egun dugun zaintza eredua ezkutuko ekonomiaren oinarria da, emakumeongan erortzen dena, eta bereziki, emakume migrante esplotatuen gain. Etxeko eta zaintza lanen aitortza, eta hauei babesa emateko, sistema publikoa beharrezkoa da. Genero indarkeriaren legea eratu beharko lukete eta aurre egiteko baliabideak sortu”, dio Apellanizek.
Era berean, pentsio duinen aldarria ere egin du greba komiteak: “Pentsio propioa izateko aukera dutenak oso prestazio txikiak jasotzen dituzte, eta gutxieneko beharrizanak asetzeko nahikoa izateko ere ez zaie heltzen. Beste askok ez dute berezko pentsioa lortzeko aukerarik izan, bere bizitza guztian lan egin duten arren. Besteak beste, ezkutuko ekonomian, etxeetan, zaintza lanetan. Eta ezin ditugu ahaztu miseriazko alargun pentsioak jasotzen dituzten emakumeak, zeinekin hilabete bukaerara heltzea ia ezinezkoa egiten zaien”, dio Apellanizek.
☉ Galdakao
Bideoa | Zein da euskarazko hitz politena? Galdakaoko Mintzodromoan galdera bota dugu!

Euskararen Nazioarteko Egunaren testuinguruan, gaur, abenduak 4, Mintzodromoa antolatu dute Galdakaon [hemen argazkiak!]. Bertan izan gara eta eguna aprobetxatuta, galdera bakarra bota diegu parte hartzaile batzuei: zein da euskarazko hitz politena? Entzun erantzunak!
☉ Galdakao
2026ko aurrekontua onartu dute Galdakaon gobernu taldearen aldeko botoekin
Oposizioaren “borondate falta” salatu du gobernu taldeak. EAJk eta PSEk adierazi dute gobernu taldearengan “konfiantza galdu” dutela

EH Bilduren, Usansolo Herriaren eta Auzoaken aldeko botoekin eta EAJren eta PSEren kontrako botoekin onartu dute Galdakaoko 2026ko aurrekontua.
Guztira 47,6 milioi euro kudeatuko ditu Udalak datorren urtean, eta aurrekontuak herritarren “benetako beharrizanei” erantzuten diela esan du Alberto Ealo Ogasun arloko zinegotziak, “galdakoztarren bizi kalitatea hobetzeko asmoarekin”.
Urtarrilaren lehen astetik aurrera indarrean egongo da aurrekontu berria, Edurne Espilla jarduneko alkateak ez-ohiko osoko bilkuran adierazi duenez.
Oposizioa kontran
EAJk eta PSEk kontran bozkatu dute gobernu taldearen aurrekontu proposamena.
Alfredo Olea jeltzaleak adierazi duenez, gobernu taldearen aurrekontu proiektua “kontinuista” da: “Gardentasunik eza, marketing politikoa eta autobonboa nabarmentzen ditugu”.
Ildo horretan, “oinarrizkoa betetzeko” aurrekontua dela adierazi dute, eta salatu dute gerora gobernu taldeak aurrekontu-aldaketak egingo dituela: “Datorren ekitaldian ziur makromoldaketak bozkatu beharko ditugula, gehiengoa gastu arrunta finantzatzeko”, esan du Oleak.
EAJk ez du emendakinik aurkeztu, eta arrazoia honakoa: “Iaz adostasuna lortu genuen, akordio batzuk lortu genituelako, baina orain errealitatea bestelakoa da, atsekabegarria da. Adostutako proiektu asko egin gabe daude; gure konfiantza eman genuen iaz, eta orain konfiantza hori hautsita dago”, esan du Ainhoa Agirregoikoa jeltzaleak.
Kontran, PSEk zortzi emendakin aurkeztu ditu, milioi bateko balioarekin. Hala ere, ez dute bat bera ere onartu: gobernu taldeak kontran eta PSEk eta EAJk alde bozkatu dute.
“Izateko bokazioarekin eta oposizio konstruktiboa eginez analisia egin dugu. Emendakinak aurkezten ditugunean horiek baloratzea eskatzen dugu, baina ez da horrela izan gobernu taldearen aldetik”, adierazi du Victor Trimiño PSEko bozeramaileak.
Gobernu taldeak aurkeztutako aurrekontu proposamena “urria” dela deitoratu du alderdi sozialistako zinegotziak.
“Iaz abstentziora jo genuen 2025eko aurrekontuaren bozketan gobernu taldearekin proiektuak adostu genituelako, baina gaurdaino ez dira egin”, salatu du Trimiñok: “Ez dute gure konfiantza berriro merezi”.
Alberto Ealo EH Bilduko zinegotziak oposizioaren “borondate falta” salatu du: “Urriaren 24an jakinarazi genien proposamenak jasotzeko prest geundela —oraindik zirriborroa osatu gabe zegoenean, ekarpenak errazago txertatzeko moduan— eta horretarako bi aste eman genizkien. Epea amaituta, ez genuen proposamenik jaso. Ondoren, bi alderdiekin partekatu genuen aurrekontuaren zirriborroa, eta berriro ere ekarpenak egiteko aukera zabaldu genuen”.
“PSEk emendakinak aurkezteari ekin beharrean, prentsara jotzea erabaki zuen, marketing edo propaganda ariketa gisa; gainera, emendakinak epez kanpo aurkeztu zituen. EAJ alderdiak, ez du emendakinik aurkezteko saiakera ere ez egin”, esan dute EH Bilduko ordezkariek.
Zentzu horretan, negoziaketarako “eskua luzatuta” izan dutela argudiatu dute ezker koaliziotik, “nahiz eta udalbatzan gehiengoa izan”.
Eta adibide gisa azaldu dute 2021etik oposizioaren 23 emendakin onartu dituztela: “Horietatik 13 eginda daude, eta beste bost bideratuta ditugu”, esan du Espillak, eta gaineratu du: “Egia da asko iaz onartutako proiektuak direla, baina egia da ere batzuk bideratuta daudela dagoeneko, bidean daudela”.
☉ Galdakao
Galdakaoko Auzoak plataforman desadostasunak daude 2026ko Udal Aurrekontua dela eta

EH Bilduk, UHk eta Auzoakek osatzen duten Galdakaoko gobernu taldeak 2026ko aurrekontu proposamena aurkeztu dute gaur goizean prentsaurrekoan, arratsaldean ez-ohiko osoko bilkuran eztabaida egon aurretik.
Eta, bitarte honetan, Auzoak plataformak komunikatu bat argitaratu du sare sozialetan 14:00ak aldera, herriko hedabide batzuk etiketatuta, GEURIA barne.
“Jakinarazi behar dugu EH Bilduk, Usansolo Herriak eta Auzoak osatzen duten gobernu taldeak gaur aurkeztuko duen aurrekontua ez dela gure Auzoakeko batzarrean ez proposatu, ez alderatu, ez eztabaidatu, ez bozkatu ez onartu. Auzoakeko batzarretik behin baino gehiagotan eskatu dugu parte hartzeko interesa, baina Auzoak ordezkatzen duten bi zinegotziek ez diote jaramonik egin gure eskaerari”, salatu dute Facebooken publikatu duten komunikatuan.
Adierazpena Auzoakeko Batzarra osatzen duen “gehiengoak” sinatu duela adierazi dute.
“Atzerapauso larria”
“Udalbatzan onartzeko tramiteak gure batzarraren onespena behar ez badu ere, Auzoaken egoera hau atzerapauso larria da Auzoak proiektuaren funtzionamendu parte-hartzailean eta espiritu asanblearioan”, gaineratu dute.
Auzoakeko bi zinegotziek “zer bozkatuko duten ez” dakiela esan du Auzoakeko batzordearen gehiengoak; “nolanahi ere ziur gaude gure auzoen eta auzotarren ongizaterako erabakirik onena hartuko dutela”.
GEURIAk udalbatzan ordezkaritza duten zinegotziekin hitz egin du eta euren balorazioaren zain gaude. Gainera, Auzoakeko beste kide batzuekin ere jarri gara harremanetan eta adierazi dute plataformako kide guztiak ez zeudela komunikatu horren jakinaren gainean.
☉ Galdakao
Argazkiak | Galdakaoko Mintzodromoak 120 lagun batu ditu gaur Kurtzeko frontoian

Mintzodromoa antolatu dute gaur Galdakaon. Berbalagunak, euskaltegietako eta Bengoetxe, Eguzkibegi eta Elexalde ikastetxeetako ikasleak, herriko elkarteetako ordezkariak eta norbanakoak batu dira euskaraz berba egitera Kurtzeko frontoian. Guztira 120 lagun elkartu dira euskaraz modu parte hartzaile eta lasaian aritzeko.
☉ Galdakao
Galdakaok 47,6 milioi euroko aurrekontua izango du 2026an
Inbertsioetara 4,6 milioi euro bideratuko ditu Udalak, eta bi proiektu estrategiko nabarmendu ditu Espillak: alde batetik, Emakumeen Etxea, eta bestetik, haurreskola berria

Galdakaoko Udalak 47,6 milioi euro kudeatuko ditu 2026an, aurten baino % 3,08 gutxiago, Usansoloko Udalarekin egin beharreko kontuak direla eta.
“Usansolok oraindik ez ditu baliabide nahikorik eta zerbitzu batzuk trukean eskaintzen dizkiogu Galdakaoko Udaletik. Usansoloko Udalak zerbitzu horiengatik ordaindu egiten du Galdakaoko Udalak. Eta pixkanaka zor horiek desagertzen joango dira”, zehaztu du Alberto Ealo Ogasun arloko zinegotziak.
Udalkutxatik 22 milioi euroko jasoko ditu Galdakaoko Udalak: “Hori behin behineko kopurua da, eta datorren urte hasieran jakingo dugu zein izango den likidazioa”, dio Ealok.
EH Bilduren, UHren eta Auzoaken aurrekontu proposamen honek herritarren “benetako beharrizanei” erantzuten diela esan du Ealok, “galdakoztarren bizi kalitatea hobetzeko asmoarekin”.
Datuak datu, Zerbitzuak atalera 25,5 milioi euro bideratuko dituzte (% 54), Giza Baliabideetara 13,7 milioi (% 29), Inbertsioetara 4,6 milioi (% 10), Dirulaguntzetara 3,5 milioi euro (% 7) eta Finantza gastuetara 42.700 euro.
Zerbitzuei dagokienez, kirol zerbitzuen partida igo dela azaldu du Edurne Espilla jardungo alkateak: “Igoera bat egon da, Urreta kiroldegia berritzeko lanak direla eta. Aurreikusten dugunez, kiroldegiko obrak udazkenerako egongo dira bukatuta, iraila hasierarako”. Zerbitzu “osoago” bat eskainiko dutela dio Espillak, “eskaintza hobeagoarekin”.
Proiektu estrategikoak
Inbertsioetara 4,6 milioi euro bideratuko ditu Udalak, eta bi proiektu estrategiko nabarmendu ditu Espillak: alde batetik, Emakumeen Etxea, eta bestetik, haurreskola berria.
“Emakumeen Etxea prozesu oso luzea izaten ari da, baina 2026an ikusiko dugu obrak hasiko direla”, dio Espillak. Datorren urteko aurrekontuan 1,6 milioi euro gorde ditu gobernu taldeak.
Haurreskola berriari dagokionez, Agirre Lehendakaria plazakoa egokitzeko Urretan lokal batzuk erosi ditu Udalak, eta 2026an 500.000 euro bideratuko dituzte, “lokal horiek atontzeko”, dio Espillak.
Inbertsioak atalaren barruan ere honakoak daude: HAPOa berritzea (125.000 euro), saneamendua jartzeko lanak (500.000 euro), ur-hornidurarako lanak (500.000 euro), argiteria berriaren inbertsioak (60.000 euro), informatika ekipamenduak (106.000 euro) eta Urreta kiroldegiko azken lanak (milioi bat).
Oposizioaren emendakinik ez
Galdakaoko gobernu taldeak gaur goizean aurkeztu du aurrekontu zirriborroa, eta arratsaldean (16:30) osoko bilkuran eztabaidatuko dute.
Espilla jarduneko alkateak adierazi duenez, oposizioak ez du emendakinik aurkeztu. “Eskua luzatuta izan dugu hasiera-hasieratik, baina ez dugu oposizioaren ekarpenik jaso”, dio Espillak.
“Urriaren 24an, bozeramaileen batzordean, proposamenak egiteko eta euren lehentasunak adierazteko aukera luzatu genien EAJri eta PSEri. Aurten, zirriborroa egin aurretik euren asmoak ezagutu nahi genituen”, esan du Espillak.
Oposizioak azaroaren 6ra arte izan zuen epea proposamenak eta lehentasunak aurkezteko, baina erantzunik jaso ez zutela azaldu du Espillak.
“Eta azaroan EAJk adierazi zigun ez zuela proposamenik egingo zirriborroa esku artean izan arte”, dio Espillak.
PSEk azaroaren 14an jakinarazi zuen ez zuela 2026ko aurrekontua negoziatuko, “2025eko proposamen gehienak bete gabe dauden bitartean”.



















































































