→Galdakao

466 marihuana landare konfiskatu eta lau pertsona atxilotu dituzte Galdakaon

galdakao marihuana konfiskatuta 2018 industraialdea argazkia ertzaintza

Galdakaoko industrialde batean 466 marihuana landare eta 20 kilo marihuana-buru konfiskatu ditu Ertzaintzak eta lau lagun atxilotu ditu.

Pabilioia alokairu-erregimenean zegoen eta ez zuen lan-jarduerarik // Ertzaintza

Galdakaoko industrialde batean 466 marihuana landare eta 20 kilo marihuana-buru konfiskatu ditu Ertzaintzak eta lau lagun atxilotu ditu. Era berean, horien laborantzarako eta mantenurako beharrezko elementuak ere konfiskatu dituzte -hala nola, lanparak, termostatoak eta haizagailua-.

Maiatzean hasi zuen ikerketa Ertzaintzak Galdakaoko industria-pabilioi batean. Pabilioia alokairu-erregimenean zegoen eta ez zuen lan-jarduerarik, baina hainbat pertsona antzeman zituen Ertzaintzak bertatik. Modu horretan zaintza-lanetan hasi ziren agenteak eta ikerketa amaitutzat eman zuten asteazkenean, lokala miatu eta lau pertsonak atxilotu zituztenean. Lau pertsonak behin identifikatuta, ustezko droga-trafiko delitua egotzita atxilotu ditu Ertzaintzak.

galdakao marihuana konfiskatuta 2018 industraialdea argazkia ertzaintza 1

Maiatzean hasi zuen Ertzaintzak ikerketa eta asteazkenean miatu zuten lokala // Ertzaintza

Otsailean Basauriko herritar bat atxilotu zuen Udaltzaingoak, Florian Tolosa kalean 412 marihuana landare konfiskatu ondoren.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak